Mathematical Model Equations in Stationary Reference Frame of Current Controls for Grid-Connected Converters liburua argitaratu du Gonzalo Abadek

Atzera

Mathematical Model Equations in Stationary Reference Frame of Current Controls for Grid-Connected Converters liburua argitaratu du Gonzalo Abadek

ARGITALPENA

Mathematical Model Equations in Stationary Reference Frame of Current Controls for Grid-Connected Converters liburua argitaratu du Gonzalo Abadek

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Trakzioari eta energia elektrikoaren sorrerari aplikatutako eragingailuen taldeko ikertzailearen hirugarren liburua da

2019·12·18

$titulo.getData()


Goi Eskola Politeknikoko ikertzaile Gonzalo Abadek Mathematical Model Equations in Stationary Reference Frame of Current Controls for Grid-Connected Converters liburua argitaratu du, berak argitaratzen duen era horretako hirugarren lana, alegia.  Liburuan korronte alternoko elektrizitate sarera edo, beste modu batera esanda, AC elektrizitate sarera konektatzen diren potentziako bihurgailu elektronikoak aztertzen dira.  Gaiari heltzeko, irakurleak hainbat ekuazio matematiko aurkituko ditu, zeintzuekin potentziako bihurgailu elektronikoen baterako portaera azaldu daitezkeen, baita haien kontrol algoritmo elkartua eta erabiltzen den konexio elementu elektrikoa ere. Hori dena gailu espezifikoekin lan egiten duten energiaren sektoreko profesionalei zuzendua edo energia elektrikoaren sektorean oro har master espezializatua egiten ari diren ikasleei, esaterako, gure Energia eta Potentziako Elektronikako Masterrean ari diren ikasleei. 

Lanak 120 orrialde ditu, eta 290 ekuazio matematiko, eta ekuazio horien bitartez egileak "eremu honetan diharduen irakurlea animatu nahi du ekuazio matematiko horiek analisi edo diseinurako tresna bat gehiago gisa erabiltzen hastera bere egunerokotasunean”. 

Liburuak jada formatu digitalean dago, eta doan eskuratu daiteke unibertsitatearen liburutegiaren gordailutik:

Jaitsi liburua

Iraupen luzeko proiektua

Abad eta bere lantaldea aspalditik daude buru-belarri sartuta lan ildo batean, eta Abaden ustez  lan ildo horren zati bat da liburu honen argitalpena.  Potentziako elektronikaren eremuan jarduteko metodorik hoberenak garatzea izan da une oro lan horien helburua. Abadek kontatzen duenez, "ideia hau beti presente edukita, orain dela denbora bat konturatu ginen ez zegoela joerarik potentziako bihurgailu elektronikoak modelatzeko, edo ACn matematikoki analizatzeko. Eta ikusi genuen ACn analizatuz gero agian analisi indartsuago batzuk sartu ahal izango genituzkeela, eta horiekin, azken finean, potentziako bihurgailu elektroniko hobeak diseinatu eta gauzatu ahal izango genituzkeela aurretik esan ditugun gailu komertzial ugarietarako. Helburu horretan fede handia edukita, proiektu honi ekin genion”. Prozesu hau guztia egin ondoren, Abadek eta liburuaren beste egilea den Ander de Marcosek ondorioztatu zuten prozesua sintetizatu zitekeela eta liburu batean idatziz jaso. Gaur egun, Ander de Marcos Mondragon Unibertsitatearen Energia eta Potentziako Elektronikako Masterreko ikaslea da, eta ekuazio matematikoak baliozkotzeko erabili den plataforma esperimentala martxan jartzeaz eta emaitza esperimentalak lortzeaz eta analizatzeaz arduratu da batez ere.

Ikerketara lotutako ibilbidea

Gonzalo Abadek 18 urte baino gehiago daramatza ikerketa eta transferentzia proiektuak garatzen Mondragon Unibertsitatearen ereduarekin. Denbora horretan guztian ikasle, irakasle eta langile ugarirekin egin du lan, bai eta enpresa asko eta askoko profesionalekin ere, hala nola  Ingeteam, Ikerlan, CAF edo Oronako profesionalekin. Gainera, liburu hau da bere ibilbidean argitaratu duen hirugarrena, eta egilearen esanetan azken hau benetan desberdina da funtsezko alderdi batean, aurrekoetan ez bezala oraingoan ekarpen berritzailea egin nahi baitu, orain arte egindakotik haratago.