Goiena Komunikazio Taldeak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Atzealdea

Goiena Komunikazio Taldeak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

hitzarmena

Goiena Komunikazio Taldeak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Sinadura ekitaldian, parte hartu dute Iban Arantzabal Goienako zuzendarik eta Begoña Pedrosa Fakultateko dekanoak.

2019·10·21

$titulo.getData()


Gaur, urriak 21, Arrasaten egindako ekitaldian, Iban Arantzabal Goienako zuzendarik eta Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak bi erakundeen arteko lankidetza htzarmena sinatu dute.

Goiena Komunikazio Taldeari zein Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateari lankidetzako harremanak finkatzea interesatzen zaie, "garrantzitsua da harreman estuak eta lankidetza eraginkorra izatea" arrazoituz. Horrez gain, "elkarrekiko harreman-eremua definitzea" ere interesgarri ikusi dute sinatzaileek

Elkarlanerako lerroak

Hitzarmenean aipatzen denez, helburua da "Goiena eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen arteko harremanari eta lankidetzari oinarria jartzea". Hori horrela, lankidetza eta harremanetarako hainbat eremu zehaztu dira dokumentuan: bi aldeen interesekoak diren ikerketa eta transferentzia proiektuetan elkarlana bideratzea, Fakultateko ikasleek Goienan beraien praktikaldia egiteko aukera izatea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko gradu zein graduondoko ikasleek bi erakundeen intereseko proiektuak jorratu ahal izatea eta, azkenik, Goienako profesionalek Fakultatean eskolak emateko aukera izatea.

Horrez gain, hitzarmenean aipatzen direnen jarraipena egiteko, bi aldeen artean batzorde bat sortuko da eta gutxienez, urtean behin bilduko dira. Hitzarmen honen iraupena, 2020 urriaren 22ra artekoa izango da.