Ume eta nerabeen jarduera fisikoa aztertzen duen Global Matrixen emaitzak argitaratu dituzte

Atzealdea

Ume eta nerabeen jarduera fisikoa aztertzen duen Global Matrixen emaitzak argitaratu dituzte

IKERKUNTZA

Ume eta nerabeen jarduera fisikoa aztertzen duen Global Matrixen emaitzak argitaratu dituzte

Aurten 71 herrialdek hartu dute parte eta Euskadin Mondragon Unibertsitatea izan da proiektuaren liderra.

2026·02·10

$titulo.getData()


Global Matrix ume eta nerabeen jarduera fisikoa aztertzen duen ekimena da. Active Healthy Kids Global Alliance erakundeak abian jarritako iniziatiba honetan 71 herrialdek hartu dute parte eta, aurten, Mondragon Unibertsitatea izan da proiektuaren liderra Euskadi mailan.

 

Lan-talde horrek Euskadiko haur eta nerabeen jarduera fisikoaren eta haren sustapenaren inguruko 11 adierazle aztertu ditu. Horiekin Report Card edo Kalifikazio-txostena osatu dute, non ume eta nerabeen kirol ohiturak deskribatzen dituzten hainbat gako azpimarratzen dira. Hala nola, jarduera fisikoaren beherakada nerabezaroan eta portaera sedentarioaren gorakada.

 

Jarduera fisikoaren beherakada nerabezaroan hasten da

 

Global Matrix ekimenaren ondorio nagusietakoa da nerabeen jarduera fisikoaren beherakada. Egindako ikerketaren arabera, nerabezaroan jarduera fisikoaren beherakada nabarmena ematen da eta Batxilergoa da une kritikoena.

 

Ohiko usteen kontra, agerian geratzen da gainera nerabezaroan neskek mutilek baino kirol gehiago egiten dutela. Hala ere, nesken artean jaitsiera ere nabarmena da: Lehen Hezkuntzatik Batxilergora, kirol gomendioak betetzen dituzten nesken ehunekoa 40 puntu baino gehiago jaisten da.

 

Portaera sedentarioa, oso maila altuetan

 

Horretaz gain, txostenaren arabera, haurren eta nerabeen portaera oso sedentarioa da. Batez beste, haurrek 9 ordu ematen dituzte egunean jarduera fisiko gutxiko egoeretan; nerabeen kasuan, kopuru hori 10 ordura hurbiltzen da. 

 

Ikerketak azpimarratzen du jarrera horren eta pantailen erabileraren artean dagoen erlazioa. Izan ere, horien erabilera estuki lotua dago jarrera sedentarioekin eta lo gutxiago egitearekin.

 

Erronka kolektiboa

 

Azkenik, txostenak aipatzen du detektatutako arazoak erronka kolektiboa direla. Izan ere, programak eta lege-markoak egon arren, esku-hartzea eskatzen duten eremuak nerabezaroa eta errenta baxuagoko testuinguruak dira.


Unibertsitatea baino gehiago gara