Gizon Taldearen topaketek hirugarren urtez ekin diote berriro

Atzealdea

Gizon Taldearen topaketek hirugarren urtez ekin diote berriro

GIZON TALDEA

Gizon Taldearen topaketek hirugarren urtez ekin diote berriro

Biteri Ikastetxe Nagusiak, Elkarhezitzen eta Piper Txuriak elkarteekin batera hirugarren urtez jarraian hasi dituzte topaketak, maskulinitatea zintzotasunetik, umiltasunetik eta errespetutik aztertu eta lantzeko.

2020·11·05

$titulo.getData()


Gizon-Taldea dinamika sendo bat bihurtu da hirugarren urteko lanaren ondoren. Elkarhezitzen elkartea, Juanma Feito Gizon-Taldeko dinamizatzailearen laguntzarekin, eta Biteri Ikastetxe Nagusiko espazioa eta azpiegiturei esker eramaten da aurrera iniziatiba.

Parte hartzaileen artean konfiantza, konplizitatea eta berotasun espazio bat sortzea lortu da introspekzio-lan bati aurre egiteko. Ondorioz, aldaketa pertsonalak planteatuko dituen beste kontzientzia bat sortzen da, aldaketa pertsonalek gizartearen aldaketa dakartelarik. Hori guztia gizonen eta emakumeen artean harremanak izateko modu berri bat sortzeko, gizon izateko eta maskulinitatea sentitu eta bizitzeko modu berri batetik.

Saioak

Ikastaro honetako saioak presentzialak, erdi-presentzialak edo birtualak izan daitezke osasun egoeraren arabera. Saio ireki batzuetan Ritxar Bacete espezialistaren laguntza izaten jarraituko da. Bacete genero-ikasketa eta maskulinitate berrietan espezialista da eta aukera-berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioaren arloan gizonekin lan egiten du.

Informazioa gehiago edo harremanetarako: Josu Urkiola (jurkiola@mondragon.edu).

Parte hartzera gonbidatuta zaude.