OMEren gidalerro berriak

Atzera

OMEren gidalerro berriak

Jarduera fisikoa egiteko gidalerro berriak

OMEren gidalerro berriak

OMEk jarduera fisikoa egiteko gidalerro berriak argitaratu ditu

2020·12·11

$titulo.getData()


Gabonak bertan dauzkagu eta horrekin batera askorentzat oporraldiak eta nola ez urte berria. Oporraldi hauek bi modutan pasa ditzakegu, etxeko sofan jarrita azukredun jakiak dastatuz ala bizitza osasuntsu bat eramanez egunez egun mugituz. Zein uste duzue dela oporraldi hau eta hurrengo urteari aurre egiteko bide egokiena?

Pentsatu, hausnartu eta egin gogoeta.

Bitartean guk, OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) bizi ohitura aktiboak izateko argitaratu berri dituen jarraibideak uzten dizkizuegu;

Gomendio hauek pertsona helduentzat zuzenduak doaz, beraz unibertsitateko ikasle zein langileentzat egokiak dira. Hemen, mugimenteko lagunen esku, populazio eta adin tarte guztiei zuzendutako gomendioak ikusi ditzakezue.

ASTEAN ZEHAR EGIN BEHARREKO JARDUERA FISIKOA (helduak)

Gutxienez astean 150-300 minutu intentsitate moderatuko jarduera fisiko aerobikoa; Ibilaldiak, bizikleta, korrika, igeriketa, mendia… edo gutxienez astean 75-150 minutu intentsitate altuko jarduera fisiko aerobikoa; boxeoa, saskibaloia, eskubaloia, futbola… egitea gomendatzen da;

Astean bitan gutxienez giharrak indartzeko indar ariketa edo jarduerak egiteak osasunerako onura osagarriak eskainiko dizkigute; tonifikazio ariketak, yoga, zumba saioak, pilates,…

 

ZERTAN LAGUNDUKO DIGU JARDUERA FISIKOAK?

Asko dira Jarduera fisikoak gure organismo eta eguneroko bizitzan sortuko dituen onurak, garrantzitsuenak aipatuko dizkizuegu;

Gure osasunak gora egingo du, gure immunitate-sistema indartuko da, gure buruarekin hobeto sentituko gara eta nola ez, hainbat gaixotasun saihesten edo prebenitzen lagunduko digu, hala nola hipertentsioa, 2 motako diabetesa, minbizia, antsietatea edo depresioa…

Beraz, gure esku dago gure osasuna, esan dugun bezala, pentsatu, hausnartu eta egin gogoeta eta noski ez ahaztu oporraldi hauetan, deskantsatzen, deskonektatzen, ondo pasatzen eta nola ez MUGITZEN.

Kirol zerbitzuak urte amaiera osasuntsu eta aktibo bat opa dizue.

EGUBERRI ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!

Irudi galeria