Interneten ikusgai 2018an euskaraz argitaratutako haur eta gazteentzako liburu onenak biltzen duen gida

Atzealdea

Interneten ikusgai 2018an euskaraz argitaratutako haur eta gazteentzako liburu onenak biltzen duen gida

irakur gida

Interneten ikusgai 2018an euskaraz argitaratutako haur eta gazteentzako liburu onenak biltzen duen gida

"Haur eta Gazte Literatura, 2018. Irakur Gida" taldean egiten den bilduma bat da, eta bertan parte hartzen dute Fakultateko irakasleek, gurasoek eta biblioteketako ordezkariek.

2019·10·01

$titulo.getData()


"Haur eta Gazte Literatura, 2018. Irakur Gida" da unibertsitateko irakaslez, gurasoz eta biblioteketako profesionalez osatutako talde lanaren emaitza. Hamazortzigarren urtez argitaratu den erreferentzia bilduma honen helburua da tresna lagungarri bat eskaintzea ume eta gazteei zuzendutako liburuak aukeratzen dabiltzan edonori.

 

Aurtengo edizioan ere, baloratzeko irizpideak izan dira, besteak beste, hizkuntzaren erabilera egokia, lanaren kalitate literarioa eta gaiari ematen zaion tratamendua. Horretarako, taldeak irakurri du 2018. urtean, ume eta gazteei zuzendutako euskaraz publikatu den guztia, taldekideen irakurketak kontrajarriak egin dituzte eta liburuen zerrenda orokorraren sailkapen bat adostu dute. Bi multzotan bildu dituzte argitalpenak: liburu “gomendagarriak” eta liburu “oso gomendagarriak”. Azken horiek, gainera, iruzkin bana jaso dute.

 

Egileen esanetan, “kontuan hartu behar da gida tresna orientagarri bat dela, izan ere, bilakaera-erritmoak eta haurren zaletasunak sailkaezinak dira”. Bilduma egileen ustetan, gainera, “haurrek liburuen aukeraketa librea egitea oinarrizkoa da, eta irakurketaren grina sortzeko, funtsezkoa”.


"Haur eta Gazte Literatura Irakur Gida" egiten da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko profesional talde baten gidaritzapean. Oraingoa da gidaren 18. edizioa.