Mondragon Unibertsitateak «ihes-gela» antolatu du Bilbao Berrikuntza Faktorian, batxilergoko 50 gaztek enpresagintzako talentua froga dezaten

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak «ihes-gela» antolatu du Bilbao Berrikuntza Faktorian, batxilergoko 50 gaztek enpresagintzako talentua froga dezaten

GazteGOTalent Bilbo

Mondragon Unibertsitateak «ihes-gela» antolatu du Bilbao Berrikuntza Faktorian, batxilergoko 50 gaztek enpresagintzako talentua froga dezaten

gazteGOTalent izeneko lehiaketa da, enpresa-mundua atsegin duten gazteei zuzendua

2019·02·22

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak «scape room» bihurtuko du Bilbao Berrikuntza Faktoria, zenbait ikastetxetako batxilergoko 50 gaztek, taldeka batuta, enpresa-munduari lotutako erronkei, arazoei eta probei aurre egin eta, horrela, beren enpresa-talentua frogatzeko. 

Sei gunez osatutako «ihes-gela» izango da, eta gazteek hamar minutu eta hainbat pista edukiko dituzte horietako bakoitzetik irteteko. Bidean, marketinari, berrikuntzari, finantzei, kanpo-merkataritzari, giza baliabideei eta abarrei buruz hausnartu beharko dute, irteera aurkitzekotan. Lehiaketak gazteGOTalent du izena, eta enpresa-munduarekiko interesa duten gazteek orotariko erronkak ebazteko ideiak sortzea du helburu. Begoñazpiko, Ibaizabaleko, Artxandako Antonio Trueba ikastetxeko eta Bizkaia ikastetxeko ikasleak bilduko dira, besteak beste, erronketan. 

Jardunaldia goiz osoan zehar gauzatuko da Bilbao Berrikuntza Faktorian (Uribitarte, 6, Bilbo), 09:00etan hasi eta 13:30era arte, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduak antolatuta. Gaur egun, ikasmaila guztietan (4 urtez, lehen mailako bigarren seihilekotik hasi eta laugarren mailaraino) ibilbide duala (lana eta ikasketak txandakatuta) eskaintzen duen Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza Gradu bakarra da estatuan . Gradua Irungo, Oñatiko eta Bilboko campusetan ematen da.

13:00etan hiru talde finalistak aukeratu eta ondoren diplomak banatuko dira. Hiru finalistei datozen hiru asteetan egiteko erronka bat proposatuko zaie, talderik onena aukeratzeko. Talde irabazleak Madrilerako edo Bartzelonarako bidaia irabaziko du.