Bizikleta elektrikoez gozatzeko aukera izan zuten MGEP-eko zenbait langilek

Atzealdea

Bizikleta elektrikoez gozatzeko aukera izan zuten MGEP-eko zenbait langilek

Alokairua e-bike

Bizikleta elektrikoez gozatzeko aukera izan zuten MGEP-eko zenbait langilek

Larunbatean, Gatzebike-koen bizikleta elektrikoekin burutzen dugun lehen irteera antolatu genuen.

2021·07·05

$titulo.getData()


Aurtengo ikasturtean, Leintz Gatzagako Gatzebike enpresarekin lotu dugun elkarlan berriari esker, bizikleta elektrikoak (e-bike-ak) prezio berezietan alokatzeko aukera eskaintzen dugu Kirol Zerbitzutik. 

Larunbat honetan, ekintza honen lehen irteera antolatu dugu MGEP-eko 7 langilerekin. Goizez burutu zuten jarduera, Kurtzebarri mendi inguruetaraino iritsiz, eta inguruneaz gozatzeaz gain, bizikleta elektrikoetan ibiltzeko sentsazioak ere bizitu zituzten

Jarduera ondoren bazkari on bat eta plan borobila!! Eskerrik asko eta hurrengo ibilaldi arte!

Irudi galeria