Iragan hurbila, generoa eta bere errepresentazioa hizpide Aretxabaletan
Iragan hurbila, generoa eta bere errepresentazioa hizpide Aretxabaletan
Iragan hurbila, generoa eta bere errepresentazioa hizpide Aretxabaletan
Aretxabaletako egin den ‘Gatazka nola irudikatu. Genero-ikuspegia euskal auziaren errelatoan’ mahai-inguruan parte hartu dute Iratxe Retolaza, Olatz Dañobeitia eta Ainhoa Urzelai ikerlariek. Ikasleek indarkeriaren biktimen testigantzak aukera ere izan dute.
Euskal gatazkaren inguruko begiradak gai nagusia izan dira Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean egindako jardunaldian. Izan ere, euskal gatazkan ezarri den genero-ikuspegia aztertu da‘Gatazka nola irudikatu. Genero-ikuspegia euskal auziaren errelatoan’ izenburupean egindako mahai.inguruan. Bertan, Iratxe Retolaza eta Olatz Dañobeitia EHUko ikerlariak eta Ainhoa Urzelai, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerlaria bildu ditu gaiaren inguruan hausnartzeko.
Mahai-ingurua
Mahai-inguruko partaideek emakumeak gatazkan izan duen eta egotzi zaion rolaren inguruan hitz egin dute. Horrez gain, literaturan eta ikus-entzunezko produktuetan rol horiek nola irudikatu diren aztertu dute.
Indarkeriaren biktimekin egoteko aukera
Horrez gain, ikasleek aukera izan dute indarkeriaren bi biktimen testigantza entzuteko eta haiekin solasean aritzeko aukera izan dute, Gogora Institutuko Adi-adian programaren bitartez. Horrela, Julen Perurena eta Aingeru Canorekin hitz egiteko aukera izan zuten.
Ekimenak Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko Mundu Garaikidea eta Errepresentazioa moduluaren barnean kokatzen da. Modulu horretan ikasleek iragan hurbila aztertzen dute, eta gertatutakoak nola kontatu eta irudikatu diren hausnatzen dute. Moduluaren azkeneko astean, arreta berezia jartzen zaio Euskal Herriaren historia hurbilari.
Argazki galeria
