Garapen astean parte hartu du kirol zerbitzuak

Atzealdea

Garapen astean parte hartu du kirol zerbitzuak

Jarduera fisikoak dituen onuren inguruko saioak

Garapen astean parte hartu du kirol zerbitzuak

Enpresagintzako Irun, Oñati eta Bilboko As-Fabrik fakultateetan bideratu dira saio praktikoak.

2026·04·24

$titulo.getData()


Aste honetan zehar, Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuak enpresagintza fakultateak antolatzen duen garapen astean parte hartu du. 

Enpresagintza fakultateko lehen mailako ikasleek jarduera fisikoa egiteak dituen onuragarritasunen inguruko saio praktikoak jaso dituzte. Hala nola, jarduera fisikoak errendimendu akademiko eta osasun emozional edota mentalarekin dituen loturak hausnartu dira. Horrez gain, jarduera fisikoa egiteko espazio zein bide ezberdinak mahainguratu dira, ikasle bakoitzaren egunerokotasuneko errealitatearekin alderatuz. Bukatzeko, norberaren egoera fisikoaren oinarriarekin loturiko TEST ezberdinak egin dira.  

Saio praktiko hauek, Iruneko, Oñatiko eta As-Fabrikeko xedeetan bideratu dira. Guztira 200 ikaslek parte hartu dute saio aberasgarri hauetan. 

Batu zaitez jarduera fisiko osasuntsuetara!