Greenhack eta Pasión taldeek irabazi dute BMEk eta BBF Fintechek antolatutako finantza etikoei buruzko Hack&Disrupt! ekitaldiaren bigarren edizioa

Atzealdea

Greenhack eta Pasión taldeek irabazi dute BMEk eta BBF Fintechek antolatutako finantza etikoei buruzko Hack&Disrupt! ekitaldiaren bigarren edizioa

Hackathon

Greenhack eta Pasión taldeek irabazi dute BMEk eta BBF Fintechek antolatutako finantza etikoei buruzko Hack&Disrupt! ekitaldiaren bigarren edizioa

Hackathonak 126 parte-hartzaile izan ditu, eta 40 gaztek ebatzi dituzte erakundeen erronkak

2022·04·28

$titulo.getData()


Hack&Disrupt! nazioarteko hackathonaren bigarren emanaldiak, hau da, finantza jasangarriei buruzko erronkak ebazteko fintech eta insurtech hackathonak, bi irabazle izan ditu, Greenhack eta Pasión taldeak alegia, eta Kutxabankek eta Finantzaz Haratago sareak proposatutako erronkak irabazi dituzte, hurrenez hurren. Hackathona finantza etikoetan oinarritu da aurten, eta 126 partaide izan ditu; horietatik, 40 gaztek erakundeen erronkak ebazteko eman dute izena.

Zehazki, Greenhack taldeak Kutxabankek aurkeztutako erronka irabazi du; enpresa eta negozio txikientzako jasangarritasuna kalifikatzeko sistema bat diseinatu behar zuten. Bestalde, Pasión taldea Finantzaz Haratago sarearen erronkan atera da garaile; finantza etikoetara bezero gehiago nola erakarri zen kontua.

Joan den urteko arrakastaren ondoren, BMEk eta BBF Fintechek ekitaldiaren bigarren emanaldia antolatu dute. Bilboko Burtsan eta Mondragon Unibertsitatearen campusean, Bilbao Berrikuntza Faktorian, gauzatu da. Hainbat enpresa, ikasle, ekintzaile eta startup bildu ditu erronka teknologikoak ebazteko, eta Mondragon Unibertsitatearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, BBKren eta Triodos Banken laguntza izan du, horiek ere finantza etikoen inguruan gauzatzen ari diren ekimenak partekatu baitituzte. Guztira 5.000 euro banatu dira saritan.

Ekitaldia abiatzeko, parte-hartzaileei erronkak proposatu zaizkie, eta, 24 ordu etenik gabe lan egin ondoren, irtenbideak epaimahaiari aurkeztu zaizkio. Horren ondoren, epaimahaiak 2 proiektu irabazleak eta finalerdira iritsi direnak erabaki ditu, zeintzuek 2.000 eta 500 euroko sariak jaso baitituzte eskudirutan.

BBF Fintech inkubagailua 3 urteko ibilbidea duen ekimen publiko pribatua da, eta Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak (Beaz-en bidez), Mondragon Unibertsitateak eta Dominionek sustatzen dute. Finantzei eta teknologiari buruzko negozio berriak inkubatzea du helburu, lehendik dauden arlo horretako enpresak bizkortzeaz gain.