Mondragon Unibertsitatea barne-ekintzailetza sustatzen GAITZEN proiektua bultzatuz

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea barne-ekintzailetza sustatzen GAITZEN proiektua bultzatuz

SAIOA

Mondragon Unibertsitatea barne-ekintzailetza sustatzen GAITZEN proiektua bultzatuz

Parte hartzen duten enpresen artean ikaskuntzak trukatzeko saioa antolatu dute.

2021·06·09

$titulo.getData()


GAITZEN proiektuaren baitan, Barne Ekintzailetza Eraikitzen Gipuzkoako Enpresetan, joan den maiatzaren 28an, Mondragon Unibertsitateak Orona Ideo campusean dituen instalazioetan, tarteko saio bat antolatu zen esperientzia pilotu honetan parte hartzen ari diren sei enpresetan sortzen ari diren ikaskuntzak trukatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektua da GAITZEN, Mondragon Unibertsitateak lideratzen duena. Ekintzailetzaren arloko enpresek, aholkulariek eta eragileek ere parte hartzen dute proiektuan, eta ekintzailetza korporatiboa bultzatzea du helburu. Izan ere, jardunbide horrek lehiakortasuna areagotzen du, besteak beste, malgutasuna ematen baitio 4.0 industriara edo kobidaren krisiak eragindako jarduera-galerara egokitzeko.

Zue Calderería, Zubiola, Ormola, Lazpiur, Soraluce eta Grupo Bokado dira programa honetan parte hartzen duten enpresa-taldeak. 280.000 euro ditu programak, eta laguntza eta pizgarri gisa erabiliko da barne-ekintzailetza sustatzeko, tresna baliotsua baita enpresek azkarrago erantzun ahal izateko merkatuaren eskakizun berriei.

Era berean, GAITZEN proiektuak parte hartzen duten sei enpresekin eta geroago batuko diren enpresekin lortutako informazio guztia bilduko du, sentsibilizazio eta trebakuntza eredu bat osatzeko. Eredu hori barne-ekintzailetza egin nahi duten enpresek erabili ahal izango dute. Azkenik, Mondragon Unibertsitatea lanean ari den Gipuzkoako Barne-ekintzailetzaren Behatokiaren oinarriak jartzea da foru erakundearen asmoa.

Kolaboratzailea