ONCE fundazioak, Laboral Kutxak, Mondragon Unibertsitateak eta Madrilgo Carlos III.a unibertsitateak gizarte-inbertsioari buruzko ikastaroa jarri dute abian

Atzealdea

ONCE fundazioak, Laboral Kutxak, Mondragon Unibertsitateak eta Madrilgo Carlos III.a unibertsitateak gizarte-inbertsioari buruzko ikastaroa jarri dute abian

Gizarte-Inbertsioa

ONCE fundazioak, Laboral Kutxak, Mondragon Unibertsitateak eta Madrilgo Carlos III.a unibertsitateak gizarte-inbertsioari buruzko ikastaroa jarri dute abian

Ikastaroa online formatuan emango da eta Erasmus+ programako «Gizarte-arreta eta -laguntzako inbertsio inklusiborako aliantza» proiektuaren barruan kokatzen da

2021·01·28

$titulo.getData()


ONCE fundazioak, Laboral Kutxak, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Madrilgo Carlos III.a unibertsitateak gizarte-inbertsioari buruzko ikastaroa jarri dute martxan, gizartean eragina duen inbertsioaren inguruko trebakuntza eskaintzeko eta gizarte-inbertsioa zertan datzan eta hori aurrera eramateko dauden tresnak ekintzaileei, inbertitzaileei eta beste eragile batzuei azaltzeko helburuarekin.

«Promoviendo la Inversión Social de Calidad en España – PISCE» (Espainian kalitatezko gizarte-inbertsioa sustatzen) du izena ikastaro pilotuak, eta gizartean eragina duen inbertsioaren inguruko prestakuntza eskaintzea eta eragile publiko, pribatu eta gizarte-erakundeen arteko esperientzia-trukea sustatzea ditu helburu.

Europako Batzordearen Erasmus+ programako «Gizarte-arreta eta -laguntzako inbertsio inklusiborako aliantza» proiektuaren esparruan antolatutako ikastaroaren sustatzaile dira Laboral Kutxa, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatea, Madrilgo Carlos III.a unibertsitatea, Gregorio Peces Barba giza eskubideen institutuaren bitartez, eta ONCE fundazioa.
Online formatuan eramango da aurrera programa. Aipatutako hiru sektoreetako profesionalei bideratutako e-learninga eta lankidetzarako eta hausnarketarako gune birtualak uztartuko ditu. Gaikako moduluak, prestakuntza praktikoa —sektoreko profesionalek azaldutako benetako kasuen bidez— eta benetako erronkak lantzeko saioak tartekatuko dituzte. 

Prestakuntzak bi hilabete pasatxoko iraupena izango du (ikastaroa martxoaren 30ean bukatuko da). Epe horretan, ikasleek oinarri kontzeptualak, inbertitzaileen bizipenak eta gizarte-arloko entitateak zein ekintzaileak ezagutuko dituzte. Halaber, banakako eta taldekako hausnarketarako guneak partekatuko dituzte.

Europar Batasunaren arabera, datorren hamarkadan Europak urtean 150.000 milioi euro inguruko «inbertsio-gapa» izango du gizarte-azpiegituran, eta osasunera, gizarte-laguntzara, hezkuntzara eta etxebizitza eskuragarrira bideratuko da batez ere. 

Ildo horretan, ezinbestekoak dira baliabide-osagarriak eta eragile-belaunaldi berriak, euren arteko lankidetza bermatzeko trebetasunak eta konfiantza izango dituztenak. Hala, gizartean eragina duen iturri publikoen eta pribatuen bidezko finantzaketak aukera emango du gizarte-sektorearen beharrei aurre egiteko, inor atzean utzi gabe, 2030 Agendak dioen moduan.