Mondragon Unibertsitateko FLL Euskadi finala: 800 gazte baino gehiago elkartuko dira Arrasaten eta Bilbon
Mondragon Unibertsitateko FLL Euskadi finala: 800 gazte baino gehiago elkartuko dira Arrasaten eta Bilbon
Mondragon Unibertsitateko FLL Euskadi finala: 800 gazte baino gehiago elkartuko dira Arrasaten eta Bilbon
Innobasquek antolatutako txapelketa otsailaren 28an jokatuko da. Aurten, Mondragon Unibertsitateak 2 kokapen izango ditu, ohikoa Arrasaten eta kokapen berria Bilbao AS Fabrik campusean

Mondragon Unibertsitateak First LEGO League Euskadi aurkeztu du gaur arrtsaldean, Iturripeko kiroldegian, Maider Morras Arrasateko Alkatearen, nekane Errasti Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademikoaren eta Iñigo Larrea MONDRAGONeko talentuaren arduradunaren parte-hartzearekin.
Edizio honetan, Mondragon Unibertsitateak bi egoitza izango ditu otsailaren 28an jokatuko den finalerako: FLL Euskadi Mondragon eta FLL Euskadi Bilbao Mondragon Uni. lehena Arrasaten dago eta bigarrena Bilbao AS Fabrik campusean.
Beraz, Innobasque, Berrikuntzarako Euskal Agentziak, Mondragon Unibertsitatearekin, Deustorekin eta EHUrekin batera antolatzen duen First LEGO League Eskadiren 17. edizio honek parte-hartzaile kopuru handiena izango du oraingoan.
FLL Euskadi Mondragon-en egoitzan 13 ikastetxek hartuko dute parte, 27 talde Challenge kategorian (10-16 urte) eta 21 talde Expore kategorian (6-9 urte), guztira 500 gazte inguru.
FLL Euskadi Bilbao Mondragon Uni-ren egoitzan 6 ikastetxetako 300 gazte inguruk hartuko dute parte, 22 taldetan banatuta. Horietatik 12k Challenge kategorian (10-16 urte) hartuko dute parte, eta 10ek Explore kategorian (6-9 urte).
Aurkezpenean esan diren mezuen artean, Maider Morrasen hitzak azpimarratu behar dira. Izan ere, FLL Euskadi Mondragon-en edizio hau izango da Iturripeko kiroldegiak itxura honekin jasotzen duena, laster hasiko baitira birmoldatze lanak eta hurrengo edizioetan itxura berrituarekin hartuko ditu partaideak.
Nekane Errastik nabarmendu du Mondragon Unibertsitateak Bilbon duen egoitzan kokapen berri bat egoteak, talde eta ikastetxe gehiago hartzeko aukera zabaltzen duela.
Eta MONDRAGONetik, Iñigo Larreak adierazi du First LEGO League-k duen garrantzia ikusgarritasuna emateko eta talentua erakartzeko.
Amaitzeko, jakinarazi da otsailaren 28an boluntario gisa parte hartzekoaukera dagoela oraindik, esteka honen bidez izena emanda.
Jakina, ekitaldia antolatzen lagundu duten enpresa eta erakunde babesle guztiei eskerrak emateko unea ere izan da. Jarraian aipatzen dira: Arrasateko Udala, Ausolan, Batz, Cicautxo, Danobatgroup, Erreka, Fagor, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, Lana, LKS Next, Lortek, Maier, ondoan, Orbik, Ulma, Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Zientzia, Ikerketa eta Berrikuntza Saila.
Prentsaurrekoaren bideo laburpena:
