FIRST LEGO League Euskadi programak 15 urte bete ditu euskal gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen eta arlo horretan estatuko erreferentzia izaten

Atzealdea

FIRST LEGO League Euskadi programak 15 urte bete ditu euskal gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen eta arlo horretan estatuko erreferentzia izaten

FIRST LEGO LEAGUE

FIRST LEGO League Euskadi programak 15 urte bete ditu euskal gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen eta arlo horretan estatuko erreferentzia izaten

Aurtengo 15. edizioan, FLL Euskadik partaidetza marka hautsi du: 2024an 2.828 ikasle (aurreko aldian baino %35 gehiago) eta 171 talde (2023an baino %33 gehiagok) aritu dira

2024·02·21

$titulo.getData()


  • Programaren 15 urteko ibilbidean, 1.232 taldek, 1.200 boluntariok eta 60 erakundek hartu dute parte Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, bultzatutako ekimenean
  • Multisede txapelketa martxoaren 2an izango da aldi berean Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta

FIRST LEGO League Euskadiprogramak 15 urte bete ditu aurten estatu mailan STEAMbokazioei bultzada ematen eta erreferentzia izaten; izan ere, Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bultzatutako ekimenak bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea du xede.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, STEAM Euskadi Estrategiaren barruan, eta hiru foru-aldundiek eta gero eta enpresa pribatu gehiagok lagunduta, ibilbide horretan, 95 ikastetxek, 1.232 taldek, 16.020 ikaslek eta 1.200 boluntariok hartu dute parte ekimen honetan. Gainera, 15 urteotan 130 lantegi eta bisita antolatu dira edizio bakoitzeko erronkarekin loturik, eta FLL Euskadik 60 euskal erakunderen babesa izan du.

15 urte hauetako balantzea eta 2023/2024 edizio honetako datuak gaur goizean Gasteizen aurkeztu dituzte Leire Bilbao Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, Manoli Igartua EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak, Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoak, Xabier Riezu Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campuseko errektoreordeak, Amaia Esquisabel Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikerketa zuzendariak eta Saray Zárate Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza diputatuak. Ekitaldian izan dira, halaber, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko buru Isabel Sarrionandia-Ibarra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendari Koldo Peciña eta Deustuko Unibertsitateko Unibertsitate-Enpresa Harremanen zuzendari Cristina Giménez.

Aurten FIRST LEGO League Euskadin lehiatuko diren bi taldek, NClic Ikastetxeko (Gasteiz) Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek eta Urkide Ikastetxeko (Gasteiz) DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek berrikuntza proiektuaren azalpena eta txapelketarako prestatzen ari diren robot jokoaren erakustaldia egin dute.

Partaidetza marka 2024an

Aurtengo 15. edizioan, FLL Euskadik partaidetza marka gainditu du: 2024an 2.828 ikasle (aurreko aldian baino %35 gehiago) eta 171 talde (2023an baino %33 gehiago) aritu dira programan. Ikastetxeen kopurua ere handiagoa izan da, 57 ikastetxe aritu baitira. Horiek guztiak beren proiektuarekin lehiatuko dira martxoaren 2an (larunbata) hainbat egoitzatan aldi berean izango den finalean: Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen ordu eta egun berean egingo da finala (Gasteiz lehen aldiz batu da programara). Lehen deialdi honetan sailkatzen diren taldeak Espainiako finalera joango dira; martxoaren 16an (larunbata) izango da final hori Alacanten. Azkenik, nazioarteko finala apirilaren 17tik 20ra izango da Houston hirian (Estatu Batuak).

Datuak egoitzaren arabera

Deustoko Unibertsitatean, Bilbon, Bizkaia osoko 16 ikastetxe bilduko dira guztira, eta 46 talde ariko dira lehian (24 Challenge + 22 Explore). Bestalde, Donostian, Bizkaiko eta Gipuzkoako 18 ikastetxetako 40 talde lehiatuko dira (22 Challenge + 18 Explore).

Arrasaten, 11 ikastetxe (Bizkaiko 6 eta Gipuzkoako 5) eta 39 talde ariko dira nor baino nor.

Azkenik, Gasteizko EHUren egoitzan, 9 ikastetxe ariko dira (Arabako 6 eta Bizkaiko 3), 34 taldetan banatuta. Azken egoitza honetan, guztira 82 neska ariko dira.

FIRST LEGO League Euskadi programaren 15. aldia

Hamabost urte hauetan, FIRST LEGO League Euskadi STEAM Hezkuntzako (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika, ingelesezko siglen arabera) erreferentziazko programa gisa sendotu da hala Euskadin nola Estatuan. Sendotze horretan oso garrantzitsua da 2023ko abenduan eta aurtengo urtarrilean egin diren bisiten eta lantegien hezkuntza-programa aberatsa. Une hauetan, 15. edizioan parte hartu duten taldeak beren proiektu berritzaileak prestatzen ari dira. MASTERPIECE izan da aurten planteatutako erronka, eta ikasleek teknologia eta sormena uztartu behar izan dituzte.

Euskadiko enpresa, teknologia-zentro, unibertsitate eta erakundeetako adituek ahalegin handia egin dute urteotan guztiotan ikasleek lehen eskutik ezagutu dezaten zer lan egiten duten ikertzaile, zientzialari eta teknologo profesionalek, betiere edizio bakoitzeko erronkaren esparruari loturik.

Euskadin, 6 eta 16 urte bitarteko gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizten duen hezkuntza-programa da FIRST LEGO League Euskadi. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia da antolatzailea, Deustoko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera (aurten batu da antolatzaileen taldera EHU).

Laguntzaileak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak dira. Erakunde horien guztien konpromisoa da ikasleen artean karrera zientifiko-teknologikoekiko interesa eta haiei loturiko gaitasunak sustatzea: berrikuntza, esperimentazioa, pentsamendu kritikoa, talde-lana eta sormena, besteak beste. FLL Euskadi programa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bultzatzen duen STEAM Euskadi Estrategian txertaturik dago, ikasleen formakuntza zientifiko-teknologikoa bultzatzeko.

Innobasque – STEAM Hezkuntza