Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak euskal merkataritzaren eraldaketarako Market Berri programaren bidez gazteen talentua bultzatzen du
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak euskal merkataritzaren eraldaketarako Market Berri programaren bidez gazteen talentua bultzatzen du
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak euskal merkataritzaren eraldaketarako Market Berri programaren bidez gazteen talentua bultzatzen du
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin batera garatutako programaren hirugarren edizioa amaitu da, LEINN graduko ikasleek zazpi hilabetez Euskadiko merkataritzaren benetako erronkei irtenbide berritzaileak eskaini ostean

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Mondragon Team Academyren bidez, Market Berri merkataritza-berrikuntza eta ekintzailetza programaren hirugarren edizioaren amaiera ekitaldia ospatu du. Programa hau Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin elkarlanean garatzen da.
Azken zazpi hilabeteetan, LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko Oñati, Irun eta Bilboko laborategietako ikasleek merkatariekin eta sektoreko eragileekin batera euskal merkataritzaren erronka nagusiei irtenbide berritzaileak emateko lan egin dute: lokal hutsak aktibatzea, belaunaldi-erreleboa, digitalizazioa, auzoen biziberritzea eta kontsumo-ohitura berrietara egokitzea.
Edizio honetan, hasierako ia hogeita hamar proposamenen artean aukeratutako bederatzi proiektu garatu dira. Taldeek egindako lana aurkeztu dute, erabiltzaileekin egindako balioztatzeak, garatutako prototipoak eta lehen emaitzak erakutsiz, gazteen ekintzailetzak Euskadiko merkataritzaren berrikuntzan duen ahalmena agerian utziz.
Jardunaldiari hasiera eman diote Izaskun Gómez Cermeño Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariak eta Aitor Lizartza Mondragon Team Academyko koordinatzaileak. Biek nabarmendu dute erakundeen, unibertsitatearen eta enpresen arteko lankidetzaren garrantzia, gazteen talentua merkataritzaren eraldaketarako giltzarri dela azpimarratuz.
Topaketan, gainera, mahai-inguru bat egin da Gustavo Azevedo (GUSTAZOS POSTRERÍA, Gasteiz) eta Lidia Hernández (ZUZEU, Tolosa) ekintzaileekin, tokiko merkataritzaren inguruko ekintzailetza, komunitatea eta berrikuntza hizpide hartuta.
Ekitaldia Elore proiektuak prestatutako amaierako sorpresa batekin bukatu da.
Hirugarren edizio honen amaierarekin, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Eusko Jaurlaritzak Market Berriren jarraipenarekiko konpromisoa berretsi dute, eta dagoeneko laugarren edizioa prestatzen ari direla iragarri dute, Euskadiko merkataritza berritzaileago, lehiakorrago eta komunitatearekin lotuago bat sustatzen jarraitzeko.
