Fabrikak Mondragon Unibertsitatearen laguntza izango du bere garapenerako

Atzealdea

Fabrikak Mondragon Unibertsitatearen laguntza izango du bere garapenerako

Fabrika

Fabrikak Mondragon Unibertsitatearen laguntza izango du bere garapenerako

Helburua da Enpresen Kultura Eraldatzeko Zentroak bideratzaile/erraztaile gehiago izatea bere programak emateko eta bere I+G unitatea

2022·04·11

$titulo.getData()


José Miguel Ayerzak, Fabrika Fundazioko zuzendari nagusiak, eta Lander Belokik, Mondagon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak, esparru-hitzarmen bat sinatu dute gaur, eta, horren arabera, bi aldeek lankidetzan jardungo dute Fabrika izeneko Enpresen Kultura Eraldaketarako Errendimendu Handiko Zentroa garatzen. Horretarako, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko profesionalek programak garatuko dituzte beste bideratzaile batzuekin batera. Mondragon Unibertsitateak baita bere ezagutza emango dio zentroko I+G unitateari ere.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak 17 urte daramatza lidergoan, kultura parte-hartzailean eta pertsonen eta taldeen coaching-ean programak garatzen. Bertako profesionalek beren urteetan enpresekin eta erakundeekin lan egiten eskuratutako jakintza Fabrikaren programen zerbitzura jarriko dute.

Enpresetan kultura-aldaketaren beharra inork ez du eztabaidatzen. Merkatuetan gero eta lehia handiagoa izateak, eraldaketa digitalak, trantsizio ekologikoak, erronka demografikoak eta talentu eskasiak, belaunaldi berrien balioek, etengabeko ziurgabetasunak eta enpresa humanistago baten aldeko apustuak kulturaren eraldaketa estrategiaren eta edozein enpresaren posizionamenduaren erdigunean jartzen dute.

Fabrika enpresen kultura-eraldaketari eskainitako errendimendu handiko lehen zentroa da, eta konfiantzan oinarritutako kultura garatzea du helburu. Dagoeneko egiten dutenak askoz eraginkorragoak dira (emaitzak hobetzen dituzte), afektiboagoak (pertsonen ongizatea handitzen dute) eta moldagarriagoak (ingurunearen aldaketei hobeto erantzuten diete). Helburua da enpresetako ekipoen eraldaketan laguntzea, azken batean, edozein erakunde beste pertsona batzuekin harremanetan dauden pertsonek osatzen baitute, elkarrekin zerbait lortzeko.

Fabrika dagoeneko lanean ari da Gipuzkoako 120 enpresarekin baino gehiagorekin, eta eraikin berriaren inaugurazioa, 3.450 metroko lursail baten gainean, 2023ko urtarrilaren 13rako aurreikusita dago.