Mondragon Unibertsitateko lau ikaslek irabazi dute Euskarazko VI. Eztabaida Liga

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko lau ikaslek irabazi dute Euskarazko VI. Eztabaida Liga

Euskarazko eztabaida liga

Mondragon Unibertsitateko lau ikaslek irabazi dute Euskarazko VI. Eztabaida Liga

Lehiaketa gaur egin da Nafarroako Parlamentuan. Mondragon Unibertsitateko ikasleak lehiatu dira Euskal Herriko beste unibertsitateetako ikasleen kontra.

2018·11·16

$titulo.getData()


Andrea Aranburu, Mikel Orbañanos, Nagore Arin eta Andrea Vitoria Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek irabazi dute, gaur, azaroak 16, Iruñean egin den Euskarazko VI. Eztabaida Liga. Lehiaketa egin da Nafarroako Parlamentuko areto nagusian. 

Aurtengo eztabaidagaida honako hau izan da: “Europar Batasuneko estatuek inmigrazio politikak malgutu beharko lituzkete?” Ikasleek hamar egun izan dituzte gaia lantzeko eta gaurko 14 minutuko aurkezpena prestatzeko. Aurkezpenak hiru izan ditu: sarrerak hiru minutu, garapenak zortzi eta ondorioak hiru. Ezinbestez, taldekide guztiek hitz egin behar izan dute.

Seigarren edizio honetan, lehenengo aldiz parte hartu dute lehiaketan Euskal Herri osotik etorritako ikasleek. Izan ere, Mondragon Unibertsitateko ikasleek jokatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikotik, Euskal Herriko Unibertsitatetik, Deustuko Unibertsitatetik eta Paue eta Aturriko Unibertsitatetik etorritako ikasleen kontra.

Aurtengo edizioaren antolaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren esku egon da. 

Mondragon Unibertsitateko ikasleekin batera joan dira Nafarroako Parlamentura Idoia Peñakoba, Mondragon Unibertsitateko Idazkari Nagusia eta Idoia Astigarraga, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko koordinatzailea.

Argazkian, talde irabazlea. Ezkerretik hasita: Andrea Aranburu, Mikel Orbañanos, Nagore Arin eta Andrea Vitoria.

Mondragon Unibertsitatea osatzen dugun guztion partetik, zorionak!