MUniversitas-en 20. urteurreneko erakusketa

Atzealdea

MUniversitas-en 20. urteurreneko erakusketa

Erakusketa

MUniversitas-en 20. urteurreneko erakusketa

Mondragon Unibertsitateko "MUniversitas" aldizkariaren 20 urteurrenaren ospakizunerako erakusketa ibiltariari hasiera eman zaio gau.

2026·02·03

$titulo.getData()


MUniversitas Mondragon Unibertsitateko aldizkariak 20 urte bete ditu. Bi hamarkada gure Unibertsitatearen komunitate zabalaren berri ematen eta gure komunitatea saretzen.

20 urtetan lauhilero argitaratuta, aldizkaria unibertsitateak bizi izan duen bilakaeraren lekuko pribilegiatua da. Hala urteurren hau bailatuko dugu, egindako bidea eta lorpenak ospatzeaz gain, aldizkariaren bitartez nondik gatozen, izandako mugarriak eta erronkak, eta gure komunitatea osatu duten eta osatzen dugunok ezagutu eta esker ona emateko.

Horren inguruan hainbat ekintza antolatu ditugu eta horietako bat da Mondragon Unibertsitateak dituen fakultateetan barrena ikusgai egongo den erakusketa ibiltaria, batuko dituena gure komunitateko protagonistak -ezezagun zein ezagunak-, proiektuak, erronkak, ikerketak, iruzkinak eta hemengo jarduneko kontu asko. Erakusketa gaur hasten da Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eta Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko campusean. Erakusketaren data eta kokapenak, Mondragon Unibertsitateko webgunean dagoen agendan joango dira argitaratzen.

Zatoz erakusketara, kuxkuxeatu, ikasi, harritu eta gozatu!