Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak aditu ikastaro berri bat jarri du abian Bilbon, FINTECH arloko EKINTZAILETZAN

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak aditu ikastaro berri bat jarri du abian Bilbon, FINTECH arloko EKINTZAILETZAN

FINTECH

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak aditu ikastaro berri bat jarri du abian Bilbon, FINTECH arloko EKINTZAILETZAN

Aditu ikastaro hau Mondragon Team Academy ekintzailetza unitatetik abiatu da eta BBF Fintech-en(teknologia berrietan adituak diren eta finantza sektorera bideratutako enpresa berrientzako inkubagailua) babespean bultzatzen da.

2020·01·22

$titulo.getData()


FINTECH arloko EKINTZAILETZAN aditu ikastaroak  teknologia erabiliz finantza arloan negozio berriak sortzeko aukerari erantzuten dio. Arlo honetako profesionalen eskaria gero eta handiagoa da. Ikastaro honek Startup bat garatzeko, barne-ekintzailetza bultzatu edo garapen profesionalerako aplikagarriak diren ezagutza teknikoak barneratzeko aukera ematen du.

Nori zuzenduta dago: ekintzaileei edo barne-ekintzaileei, finantza arloko profesionalei, teknologia arloko profesionalei eta / edo FINTECHen espezializatzeko interesa duten pertsonei.

Ikastaroaren aplikazio profesionala honako hau da:

-Finantzetan teknologia aplikatzeko aditu moduan garapena 
-FINTECH sektorearen ikuspegi bikaina
-Sare profesional espezializatua garatzea
-Proiektu ekintzailea edo barne-ekintzailea garatzea eta probatzea
-BFF FINTECH ekosistemako kidea izatea, Euskadin erreferentea FINTECH arloan

Aditu kurtsoa martxoaren 27an hasi eta 2020ko uztailaren 10ean amaituko da. Guztira, 15 saio iraungo ditu ostiraletan (14: 30etik 19: 00etara) eta larunbatetan (9: 00etatik 13: 00etara) Bilbon.

Informazio gehiago eskuratzeko: www.mondragon.edu/cursos/emprendimientofintech