Business Analytics eta Business Intelligence-n Aditua

Atzealdea

Business Analytics eta Business Intelligence-n Aditua

Lan eskaintza

Business Analytics eta Business Intelligence-n Aditua

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Bilboko bere egoitzarako (Bilbao Berrikuntza Faktoria – BBF) pertsona aditu bat behar du datuen kudeaketan eta analitikan eta business intelligence deituriko arloan.

2018·02·09

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Bilboko bere egoitzarako (Bilbao Berrikuntza Faktoria – BBF) pertsona aditu bat behar du datuen kudeaketan eta analitikan eta business intelligence deituriko arloan. Datuen zientzia esparruaren garapena eta ezagutza trakzionatuko duen pertsona baten bila ari gara. Profesional honek prestakuntza produktu berritzaileak diseinatuko ditu, arlo honetan sortzen ari diren joerei erantzuteko eta erakundeek big data-ren trataeran dituzten beharrak asetzeko.
 
Aditu hau gai izango da diziplina anitzeko lan talde batean parte hartzeko eta ezagutzak eta metodoak aportatzeko honako esparruetan: negozio/enpresa ingurunea, teknologia berriak eta datu-analitika. Beraz, aipatutako arloetan lortutako ezagutzak baloratuko dira (bai prestakuntzaren bidez, bai lan esperientziaren bitartez), eta baita trebetasun digitalak ere.
 
Eskatutako gaitasunak eta ezagutzak
 
Iniziatiba, proaktibitatea eta datuen kudeaketa esparruan eskarmentua duen pertsona nahi dugu; arlo honetako enpresen eta erakundeen beharrak identifikatzeko gai dena, eta behar hauek prestakuntza produktu zehatzetan islatzeko ahalmena duena. Honetarako, erakundeen kudeaketa erronkak ulertzea eta taldean lan egitea jakitea ezinbesteko baldintzak izango dira.
 
Eskatzen dena:
  • Doktoretza (batez ere, ingeniaritza informatikoa, fisika, matematikak, estatistika, EAZ)
  • Prestakuntza osagarria edota ezagutzak hurrengo arloetan: Business Analytics, Data Science, Data visualization eta Big Data
  • Ingeles maila aurreratua
Baloratuko dena: 
  • Lan esperientzia eraldaketa digitaleko proiektuetan, bereziki datuen kudeaketarekin erlazionatutako arloetan.
  • Euskarako EGA titulua.
  • Bilbo edo ingurukoa izatea.
Pertsona interesatuek, bere curriculuma hurrengo helbidera bidal dezakete: curriculum.enpresagintza@mondragon.edu, 2018ko martxoaren 2aren aurretik.