Nazioarteko esperientzia eraldatzaileak myGADE - DUALen

Atzealdea

Nazioarteko esperientzia eraldatzaileak myGADE - DUALen

Nazioarteko esperientzia

Nazioarteko esperientzia eraldatzaileak myGADE - DUALen

Lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleek beren nazioarteko esperientziak bizi izan dituzte myGADE (DUAL)en

2022·07·11

$titulo.getData()


myGADEri buruz ari garenean, ikasketa akademikoaz, enpresa esperientziaz eta garapen pertsonalaz dihardugu. Gure ustez, ikasleen bidelagun izateak konpetentzia teknikoak lantzen laguntzearekin du zerikusia, baina baita pertsona gisa garatzen laguntzearekin ere, etorkizuneko enpresetako profesionalek behar dituzten 7 ezaugarri pertsonalen bidez (sortzailea eta eraldatzailea, analitikoa eta erronka konplexuei aurre egiteko prestatua, begirada globala, pertsonen eta taldeen liderra, kontzientea eta konprometitua, proaktiboa eta aldaketara bideratua, talde-lana eta sare-lana). Ezaugarri pertsonal horietako bat begirada globala da.

myGADEko hirugarren mailako ikasleak beren nazioarteko esperientzia garatzen Costa Rican.

 

myGADEren lau urteetan zehar, ikasleek nazioarteko esperientzia garrantzitsuak eta zirraragarriak bizi dituzte; atzerrian asteak ematen dituzte enpresak bisitatzen edota nazioarteko adituen ponentzietara joanez, egonaldi luzeagoak ere egiten dituzte proiektuak garatuz edota Europa, Asia eta Amerikako unibertsitateetan egonaldi akademikoak eginez, Gradu Amaierako Proiektua nazioarteko enpresa batean egiteko aukera ere badute.

Nazioarteko esperientzia horien helburua pentsamolde global batekin lotutako gaitasunak eskuratzea da. Ikasturte honetan, myGADE ikastaroetako 560 ikasle inguruk nazioarteko esperientziak bizi izan dituzte.

MyGADEko lehen mailako ikasleak Europarlamentuan.

 

Aurtengo lehen mailako ikasleak Belgikara joan dira, Bruselara hain zuzen ere, eta han beste kultura eta enpresa errealitate batekin izan dute lehen harremana, gainerako campusetako beste ikasle batzuekin batera. Besteak beste, Europarlamentura bisita egiteko aukera izan dute, egungo Europar Batasunaren sorrera eta erabakigunea ezagutzeko.

Bigarren mailako ikasleak Portugal-en.

 

Bigarren mailako ikasleek Europako hainbat tokitara bidaiatu dute. Oñatiko campuseko ikasleak Pragan (Anglo-American University) izan dira, Irungoak Bruselan eta Leiria-Portugalen (Leiriako Politeknika) izan dira Bilboko campuseko ikasleak. GJHetan (Garapen Jasangarriko Helburuak) sakontzeko aukera izan dute, eta sektore eta herrialde desberdinetako enpresak iraunkortasunaren arloan ezarritako helburuak betetzeko estrategiak nola lerrokatzen ari diren aztertu dute.

Bigarren mailako ikasleak Politécnica de Leiria-n.

 

Hirugarren mailako ikasleek hilabete bateko talde-esperientzia multikulturala izan dute, espezialitate desberdinekin lerrokatutako hainbat destinotan. Hauek izan dira egon diren destinoak eta unibertsitateak, baita garatutako espezialitateak ere:

Costa Rica --> Fundepos Unibertsitatea (Marketin Digitaleko espezialitatea)

• Mexiko --> Mondragon Unibertsitatea Mexiko + TEC Monterrey (Talentua espezialitatea)

• Irlanda-Dublin --> Dublin Business School (Datuen espezialitatea)

• New York --> The Business, Finance and Management School of New York (Finantza espezialitatea)

India --> Chitkara University + Goa Institute of Management (Nazioartekotze Espezialitatea)

Hirugarren mailako ikasleak beraien Indiako nazioarteko egonaldian.

 

Datorren urtean guztiei laugarren mailan atzerriko unibertsitate batean banakako nazioarteko esperientzia bizitzea egokituko zaie. Gainera, Gradu Amaierako Proiektua atzerrian garatzeko aukera izango dute.

Unibertsitate egonaldia Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, AEB, India, Japonia, Mexiko, Thailandia, Taiwan, edo Europako hainbat herrialdetan, hala nola Italia, Grezia, Turkia, Frantzia, Alemania, Belgika, Polonia, Lituania, Eslovenia, Erresuma Batua, Holanda, Suedia, Finlandia, Txekia, Portugal edota Hungarian egin daiteke. Gradu Amaierako Proiektua edozein helmugatan egin daiteke, betiere enpresa-proiektuak hala eskatzen badu.

 

Garazi Galan, myGADEko ikaslea, bere gradu amaierako proiektua Chung-Ang University -an Korean garatu zuen.

 

Nola eskuratzen dira pentsamolde globalarekin lotutako gaitasunak myGADEren 4 urteetan?

Honako formula hau garatzen dugu myGADEko ikasturteetan zehar, “global mindset”-arekin lotutako gaitasunak eskuratzen joateko:

DISCOVER-BE-SHARE-LIVE = GLOBAL MINDSET

Eta, nola egiten dugu myGADEko ikasturte bakoitzean?

myGADE1: DISCOVER

Lehen ikasturte honetan munduarekin eta beste kultura- eta enpresa-errealitate batzuekin izango duzu harremana, ekonomia globalaren eta enpresa-aniztasunaren ikuspegia eskuratzeko. Astebetez Europako helmuga batera bidaiatuko duzu beste campus batzuetako myGADEko ikasleekin batera.

myGADE2: BE

Bigarren mailan, zure trebetasun multikulturalak garatuko dituzu sarean, beste kultura batzuetako ikasleekin esperientziak eta ezagutza aztertu eta elkarrekin sortuz, helmuga europar batean landuko den erronka baten bidez.

myGADE3: SHARE

Hirugarrenik, talde-esperientzia multikulturala izango duzu, autonomia, antolaketa pertsonala, sormena eta moldagarritasuna bezalako gaitasunak garatuz. Hilabetez eta Europatik kanpoko helmuga batean, zure prestakuntza-ibilbideari lotutako erronkak garatuko dituzu (finantzak, marketin digitala, nazioartekotzea, datuak, talentua) beste campus batzuetako (Oñati, Bilbo, Irun) myGADEko kideekin batera.

myGADE4: LIVE

Nazioarteko esperientzia indibiduala biziko duzu atzerriko unibertsitate batean, aldaketetara egokitzeko eta arazoak konpondu ahal izateko profil malgua lortzeko gaitasunak garatuz. Arriskuak hartzeko prest, erronka berrietara irekita eta norberaren burua gainditzea helburu. Gainera, zure Gradu Amaierako Proiektua atzerrian garatzeko aukera izango duzu.