“La evaluación en educación infantil” liburua argitaratu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaile talde batek

Atzealdea

“La evaluación en educación infantil” liburua argitaratu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaile talde batek

argitalpena

“La evaluación en educación infantil” liburua argitaratu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaile talde batek

Hazitegi ikerketa taldeko kideek Eskoriatzak campusean aurkeztu dute liburua.

2021·05·27

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta Hazitegi ikerketa taldeko Alexander Barandiaranek (argitalpenaren koordinatzailea), Eider Salegik, Itziar Arregik, Iñaki Larreak eta Zehar ikerketa taldeko Nagore Iñurrategik eta Agurtzane Martinezek aurkeztu dute, gaur, maiatzak 26, La evaluación en educación infantil liburua, Eskoriatzako campusean egin duten ekitaldian. 

 

 

Ekitaldian, egileek azaldu dituzte liburua idazteko arrazoiak: haur-hezkuntzako ebaluazioaren planteamendu eta ulermen-esparru berri bat proposatzea eta proposamen horiek esplizitatzea. Esplizitatze horretarako ikertzaileak oinarritu dira kasu errealetan, behaketa eta ebaluazio tresnetan, eta esku hartzen duten prozesuen deskribapenean.

 

Egileen asmoa ebaluazioaren gaineko begirada aldatzea da; izan ere, ziur daude umearen testuinguruak kontuan hartzeak ebaluazioan, aldaketa ekarriko duela eskolan, adingabeen, haien familien eta irakasleen beharretara hobeto egokitzen den praktika batera hurbilduz.

 

Graó argitaletxe katalandarrak argitaratutako liburuak alderdi hauetan sakontzen ditu:

  1. Ebaluazioaren ikuspegia testuinguruan zentratuta. Ebaluazio tradizionalaren mugak. Berezko gaitasunak haurtzaroan. Testuinguruak garapenean duen eragina.
  2. Zertarako ebaluatu. Adingabearen, hezitzaileen, familien eta komunitatearen ongizatea. Hezitzaileen garapen pertsonala eta profesionala. Etengabeko berrikuntza eta hezkuntza-eraldaketa.
  3. Nola ebaluatu. Informazioaren bilketa. Behaketa. Elkarrizketa.
  4. Zer ebaluatu. Testuinguru fisikoa. Espazioa. Materialak.
  5. Noiz ebaluatu. Jarraipena. Ikasturtero. Etapa amaitzean.
  6. Haurrak ebaluazioan parte hartzea. Haurra ebaluazio-eragile aktibo gisa. Eskubideak dituzten pertsonak. Beren bizitzetan adituak.
  7. Familiak ebaluazioan. Dokumentazioa. Familien eta hezitzaileen arteko topaketa. Noiz elkartuko gara?
  8. Testuinguruan zentratutako ebaluazioa, praktikan jarrita. Harremana nire buruarekin. Nire lankideekiko eta taldearekiko harremana. Egiten diegun proposamenak haur bakoitzarengan duen eragina: segimendua.