Asier Corchete eta Anje Arlanzon Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek irabazi dute Euspot 2026ko sari nagusia
Asier Corchete eta Anje Arlanzon Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek irabazi dute Euspot 2026ko sari nagusia
Asier Corchete eta Anje Arlanzon Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek irabazi dute Euspot 2026ko sari nagusia
Aurten, lehiaketaren 15. edizioan, 95 spot aurkeztu dituzte parte-hartzaileek.
Ekainaren 10ean, Aretxabaletako Arkupe Kultura-etxean egindako sari banaketa ekitaldian eman ziren jakitera euskarazko Euspot lehiaketako irabazleen izenak.
Aurtengoa euskarazko spot lehiaketaren 15. edizioa izan da eta Zergatik sortu euskarazko edukia sare sozialetan? izan da parte-hartzaileek hizpide izan duten gaia.
Sari nagusiaren irabazleak Asier Corchete eta Anje Arlanzon Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleak izan dira. Corchetek eta Arlanzonek Klik bat baino gehiago lanarekin irabazi dute.
Bestalde, Mondragon Unibertsitateko ikasleek aurkeztutako spot onenaren saria jaso du Izan marrazo! lanak. Saria eraman duen spot-a Eider Abarrategi, Eneko Eizagirre eta Auritz Loidi Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek aurkeztu dute. Gradu berdineko Mikel Lizardik eta Inhar Ormazabalek ikasleek ere saria lortu dute. Hain zuzen, Musika sinkonizazio onenaren kategorian.
95 spot lehiaketan
Guztira, 95 lan aurkeztu dira lehiaketara, horietatik 81 lehiatu dira 18 urtetik beherakoen sailean eta beste 14 lanak sail nagusian.
Euspot Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazioak, Arizmendi Ikastolak eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako lehiaketa da. Aurtengo babesle nagusia izan da Eusko Jaurlaritza, eta Bai euskarari Elkartearen eta Music Library-ren laguntza jaso du.
PALMARESA
Irabazle nagusiak: Klik bat baino gehiago
Egilea: Asier Corchete eta Anje Arlanzon
Mondragon Unibertsitateko ikasleen saria: Izan marrazo!
Egileak: Eider Abarrategi, Eneko Eizagirre eta Auritz Loidi
Publikoaren saria: Zergatik ez?
Egileak: Eñaut, Manex, Jokin, Oier, Ane, Intza, Noa, June, Haizea, Lea, Maialen, June, Izar Nora, Jare, Maialen, Naia, Laia, Iraun, Alain eta Aiza
Musika sinkronizazio onenaren saria: Igo ezazu bideoa
Egileak: Mikel Lizardi eta Inhar Ormazabal
Gazteen saria: Eman like euskarari!
Egilea: Sara Iraola eta Naia Martinez
Arizmendi saria: Sarea zurea da!
Egileak: Lander Valle eta Peru Iturricastillo
