Aurkeztu dugu Euspot lehiaketaren zortzigarren edizioa: Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!

Atzealdea

Aurkeztu dugu Euspot lehiaketaren zortzigarren edizioa: Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!

Euspot lehiaketa

Aurkeztu dugu Euspot lehiaketaren zortzigarren edizioa: Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egindako ekitaldian, atzo, hilak 23, aurkeztu genuen Euspot euskarazko spot lehiaketaren 8. edizioa.

2019·01·24

$titulo.getData()


Gipuzkoako Foru Aldundia, Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazio eta Arizmendi Ikastolarekin batera antolatzen du Mondragon Unibertsitateak euskararen sormena bultzatzea helburu duen spot lehiaketa.

Euspot lehiaketaren zortzigarren edizio honetan 2.550 euro egongo dira jokoan. 2019ko maiatzaren 15ra arte dago aukera 20-30 segundo arteko spotak bidaltzeko. Aurten, sari banaketa ekitaldia maiatzaren 30ean egingo da, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.

Aurkezpen publikoan parte hartu zuten Garbiñe Mendizabalek (Gipuzkoako Foru Aldundia), Ane Lore Estalak (Aretxabaletako Udala), Gari Ibarzabal (Arizmendi Ikastola), Arantzazu Lagunillak (Arteman Komunikazioa) eta Goio Aranak (Mondragon Unibertsitatea). Gainera, beraiekin batera izan da Mugiment euskal gizarte aktiboa lortzeko egitasmoko Iker Etxeberria, gaiari buruzko iritzia ematen eta ikus-entzunezko sormen lehiaketari babesa eskaintzen.