Telefono mugikorren eta adin txikikoen arteko harremana izango da Euspot 2024 lehiaketako gaia

Atzealdea

Telefono mugikorren eta adin txikikoen arteko harremana izango da Euspot 2024 lehiaketako gaia

Euspot

Telefono mugikorren eta adin txikikoen arteko harremana izango da Euspot 2024 lehiaketako gaia

3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan; guztira sei sari izango dira. Irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du. 2024ko maiatzaren 20an bukatuko da lanak aurkezteko epea.

2024·02·08

$titulo.getData()


Atzo, hilak 8, aurkeztu genuen Euspot euskarazko spot lehiaketaren edizio berria Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean. Honako ordezkari hauek hartu zuten parte aurkezpenean: Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduraduna; Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkatea; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendaria; Alex Zenarruzabeitia, Bai Euskarari Elkarteko aholkularia; eta Xabi Igoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazioa arloko zuzendaria.

 

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen Euspot euskarazko spot lehiaketa 2011 urtean. Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Aurten 13. edizioa egingo da eta landu beharreko gaia da “Telefono mugikorrak eta adin txikikoak”. Hain justu ere, 2024ko edizio honetan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila izango da babesle nagusia.

 

Honako hauek dira babesle eta antolatzaileak:

 

Babeslea

  • Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antolatzaileak

  • Aretxabaletako Udala
  • Arteman Komunikazioa
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Arizmendi Ikastola

Laguntzaileak

  • Bai euskarari Elkartea
  • Music Library

Ibilbide oparoa: 750 spot Euskal Herri osotik

Ondo errotutako lehiaketa da Euspot eta orain arteko edizioetan 750 spot inguru jaso dira. Iazko edizioko parte-hartzea historikoa izan zen; 149 spot jaso ziren guztira. Ez dago zalantzarik gaur gaurko gizartean ikus-entzunezkoen eragina izugarria dela eta horren ondorioz ikus-entzunezkoen formatuak interes izugarria eragiten duela, bereziki gazteen artean. Euspot, ordea, ez da soilik gazteei zuzenduta dagoen lehiaketa, asko dira urteetan parte hartu dutenen profila, jatorria eta interesa. Era berean, egokia da gogoraraztea irudimena eta sormena direla Euspot elikatzen duten iturri nagusiak. Hortaz, lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte. Adin eta maila guztietarako sariak daude eta, aurten ere, espero da lehiaketa Euskal Herri osora hedatzea, eta marka guztiak hautsiz.

  

Aurtengo gaia: Telefono mugikorrak eta adin txikikoak

Orango edizioko parte-hartzaileek egin beharo dute 30 segundoko iragarki bat mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak azaltzeko. Gizartean eztabaida bero-bero dago arlo honen inguruan; asko dira mugikorren erabilerari mugak edo debekuak jarri nahi dizkieten kolektiboak eta adin txikikoek egiten duten mugikorren erabilerarekin oso kritiko azaltzen direnak. Badira egitasmo konkretuak herri ezberdinetan martxan jarri direnak, guraso elkarte ezberdinetatik sustatu diren kanpainak, mugikorraren erabilera ez egokiak arazo larriak sor ditzakeela dioten profesionalak…  

 

Helburua da 30 segundoko iragarki bat sortzea gizartean kontzientzia pizteko eta bereziki guraso gazteen kolektiboan eragiteko. “12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?”  gaiari erantzun behar dioten spot sortzaile eta originalak bilatzen ari gara. Teknologiak eta mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak aintzat hartuko dituzten iragarkiak. Gizarte orokorrari, baina bereziki adin txikiko haurren guraso eta hezitzaileei zuzendutako iragarkia izan behar da.

 

3.000 euro baino gehiago saritan

Sei sari banatuko dira.

 

Sari nagusiak

  • Spotik onena (1.000 euro).
  • Publikoaren saria (500 euro).
  • Gazteen saria (14-18 urte) (500 euro).
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).

Sari gehigarriak

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
  • Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

Parte-hartzaileek 2024ko maiatzaren 20a bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko.

 

30 segundo gehienez eta formatu librean

Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da gehienez. Aurten ere formatua librea izango da, spota edozein formatutan grabatu ahal izango dela: horizontalean ala bertikalean.

 

Ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioa

Aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioak eskainiko ditu Euskal Herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Formazio saioen helburua izango da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Azken urteetan 4.500 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak hezkuntza zentro ezberdinetan.