Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek egindako ‘Kooperatibismoa gara’ spot-ak irabazi du Euspot 2022 lehiaketaren sari nagusia

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek egindako ‘Kooperatibismoa gara’ spot-ak irabazi du Euspot 2022 lehiaketaren sari nagusia

Euspot

Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek egindako ‘Kooperatibismoa gara’ spot-ak irabazi du Euspot 2022 lehiaketaren sari nagusia

Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 3. mailako ikasleak dira Jone Markuleta, Irene Azkargorta eta Danel Teran spot irabazlearen egileak.

2022·06·02

$titulo.getData()


Gaur, ekainak 2, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako ekitaldian banatu dira Euspot 2022 lehiaketaren sariak. Sari nagusia irabazi dute Jone Markuleta, Irene Azkargorta eta Danel Teran Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek egindako Kooperatismoa gara spotak. Epaimahakideek azpimarratu dute lan horren “kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna”. 

 

Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onenaren sailan, bestalde, berdinketa egon da. Hala, bi lanek irabazi dute saria: Uxue Povedak eta Oier Markotegik aurkeztutako Kooperatiba baten parte izateko prest? lanak eta Unai Arangurenek, Julen Iglesiasek eta Olatz Asuak Etorkizunaren pizak spotak.

 

Palmares osoa 

SPOTIK ONENA

"Kooperatibismoa gara!"

Egileak: Jone Markuleta, Irene Azkargorta eta Danel Teran.

 

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO SPOTIK ONENA (ex aequo)

“Kooperatiba baten parte izateko prest?”

Egileak: Uxue Poveda eta Oier Markotegi.

 

“Etorkizunaren pieza”  

Egileak: Unai Aranguren, Julen Iglesias eta Olatz Asua.

 

PUBLIKOAREN SARIA

“Elkartu, berdindu, konfidatu eta babestu”

Egileak: Amaia Catania, Maddi Iturricastillo eta Nekane Ziardegi.

 

MUSIKAREN SINKRONIZAZIOA

 “Gure eredua”

Egileak: Iker Maguregi eta Andrea Martinez.

 

GAZTEEN SARIA

Berdinketa egon denez, saria 2 partaideren artean banatu da:

“Bakoitzak bere alea jarriz, etorkizuna loratzen”

Egilea: Anne Sanchez, Idoia Sanchez eta Itxaso Plaza.

 

“Guztiontzat aukera bat”

Egilea: Chris Zacoch.

 

ARIZMENDI IKASLEEN SARIA

“Sortu kooperatiba” 

Egileak: Ainhoa Espinosa eta Lander Agirre.