Familia-nekazaritzaren gaia landuko du atzo aurkeztutako Euspot lehiaketaren 10. edizioak

Atzera

Familia-nekazaritzaren gaia landuko du atzo aurkeztutako Euspot lehiaketaren 10. edizioak

Euspot 2021

Familia-nekazaritzaren gaia landuko du atzo aurkeztutako Euspot lehiaketaren 10. edizioak

Aretxabaletako campusean egindako aurkezpenean, parte hartu dute antolatzaileek eta aurtengo erakunde babeslearen ordezkariak, Josu Garaialdi HAZIko promozio zuzendariak.

2021·02·19

$titulo.getData()


Atzo, hilak 18, Euspot euskarazko spot lehiaketaren 10. edizioa aurkeztu zen Aretxabaletako campusean. Aurtengo edizioak, nekazaitza du ardatz eta balioan jarri nahi du familia-nekazaritzaren garrantzia. Ekitaldian parten hartu zuten Koldo Zubillaga Aretxabaletako Udaleko zinegotziak, Josu Garaialde HAZIko promozio zuzendariak, Arantzazu Lagunilla Artemaneko zuzendariak, Alberto Garro Arizmendi ikastolako komunikazio arduradunak eta Zuriñe Maguregi Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko proiektu koordinatzaileak.

 

Nekazaritzati bizi nahi dugu! lelopean, 10. edizio honek animatu nahi ditu gazteak familia-nekazaritzatik bizitzera. Helburua da gazteak eta, horien artean batez ere emakumeak, gertuatzea landa eremura, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza ustiatzeko modu jasangarri era horretara gerturatzea.

 

Aurten, 2.800 euro banatuko dira saritan, eta maiatzaren 12ra arte egongo da aukera 30 segundu arteko spot-ak bidaltzeko. Aurtengo berrikuntza izango da formatu librean bidali ahal izango direla spot-ak a: horizontalean ala bertikalean.

 

Sariak

  • Spotik onena (1.000 euro).
  • Publikoaren saria (500 euro).
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
  • Gazteen saria (14-18 urte) (250 euro).
  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).

HAZIren babesletza

Oraingo edizioan, Eusko Jaurlaritzako HAZI erakundea izango da babesle nagusia. HAZIren helburua da Euskadiko lehen sektorearen eta elikadura-sektorearen, landa-eremuaren eta itsasertzaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatzea. HAZIk nahi du nekazaritzako elikagaien sektorean zerbitzurako tresna izatea, besteak beste landa-eremuaren eta itsasertzaren garapen iraunkorra, eremu horietako langileen profesionalizatzea eta produktuen kalitatean laguntzeko.

 

Informazioa: www.euspot.eus