Euspot 2016: Turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera

Atzera

Euspot 2016: Turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera

Euspot 2016
 

Gertaera

Euspot 2016: Turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera

Data eta ordua

May 12

Kokapena

Aretxabaleta

Euspot 2016: Turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera

Abian da Euspot euskarazko spot lehiaketaren 5. edizioa. Gipuzkoako barnealdeko turismoa sustatzeko helburuarekin, 2016ko apirilaren 28ra arte egongo irekita epea 20-30 segundu arteko spotak aurkezteko. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin batera, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioak antolatzen dute Euspot. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta  AudioNetwork etxeak babesten dute lehiaketa. 

Aurtengo gaia. Turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera
Gipuzkoa barnealdeko bailarek sekulako aukera turistikoak eskaintzen dituela jakinik, aurkeztutako iragarkiek nabarmendu beharko dituzte barnealdeak turismorako eskaintzen dituen aukerak, paisaia-multzoak eta kultura egitasmoak. 

Turismoaren arloan, Gipuzkoan lurralde oreka sustatzea da lehiaketaren aurtengo edizioaren zeharkako helburua. Iragarkiaren publiko objetiboa, izango da bestalde, Euskal Herriko gainerako lurraldeetako biztanleak, alegia, Euskal Herriko barne kontsumora bideratutako iragarkia izan beharko da. Spotak fokoa jarri beharko du barneko turismoak eskaini ditzakeen esperientziatan. Ardatz izan daitezke pertsonak, ohiturak (jaiak, folklorea…), paisaia-multzoak (bailara bat herri bat, txoko bat…).

Sariak

  • Spotik onena: 1.000 euro.
  • Mondragon Unibertsitateko ikaleen spotik onena: 500 euro.
  • Publikoaren saria: 500 euro.
  • Gazteen saria (14-18 urte): 250 euro.

Berrikuntzak
2016ko edizioak berebiziko indarra jarriko du lehiaketaren zabalkundean; horregatik, antolatzaileek planifikatu dituzten aurkezpen ekitaldi ugari, bai Debagoieneko eskola, ikastola eta fakultateetan, zein Gipuzkoa osoko zenbait ikastetxetan, eta ikus-entzunezko arloko eskola espezializatuetan. Helburuak dira iaz aurkeztutako lan kopurua gainditzea eta lanen kalitatean ere gora egitea.

Informazio gehiago: