Euspot 2014: Pintxo-potea eta euskara

Atzera

Euspot 2014: Pintxo-potea eta euskara

Euspot 2014
 

Gertaera

Euspot 2014: Pintxo-potea eta euskara

Data eta ordua

May 15

Kokapena

Aretxabaleta

Euspot 2014: Pintxo-potea eta euskara

Garazi Ayesta, Jon Campo, Nerea Gil, Ibai Iregi eta Eneko Sagardoy Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek irabazi dute Euspot 2014ko edizioaren sari nagusiak. Izan ere, talde horrek egindako Pintxo-pote bat, hamaika istorio izeneko iragarkiak irabazi ditu leihaketaren bi sari nagusiak. Batetik, ex aequo, Yago Mateo eta Heidi Otaduirekin batera, lehiaketaren 1.000 euroko sari nagusiaren erdia. Bestetik, Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko ikasle horiek irabazi dute MUko ikasleek aurkeztutako lanik onenaren saria (500 euro).

Lehiaketan aurkeztutako lana Mondragon Unibertsitateko graduaren 2. mailako Publizitate kanpaina proiektuan egin dute eta iragarkirako propio egindako abesti edo jingle bat du ardatz.

Publikoaren 500 euroko sariari dagokionez, Olaia Iraola, Leire Bergara, Garazi Lazkano eta Elena Canas  Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko  2. mailako ikasleek irabazi dute Pintxo-potea, geurea izeneko iragarkiarekin. Lan horrek jaso ditu bildutako 1.600 botoetatik, 425 bozka. Spot hori ere gorago aipatutako materian eginda dago.

Gaztetxoen atalean, irabazleak izan dira Haizea Arrieta, Oihane Iturbe eta Olatz Iriarte. Hirukoteak aurkeztu zuen Ta zuk ez dozu ezer igartzen? iragarkia.

Aurtengo edizioan, guztira, 22 lan jaso dira. Horietatik bederatzi MUko ikasleek aurkeztutakoak eta zazpi kanpoko parte hartzaileek bidalita. Gainera, sei lan bildu dira 18 urte beheragoentzako atalean.

Euspot euskarazko spot lehiaketa antolatuta dago Aretxabaletako Udaleko, Arteman Komonikazioa eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzieen Fakultatearen artean. Aurtengo, hirugarren edizioa izan da eta landu den gaia, pintxo-potea eta euskara.

Informazio gehiago: