Ireki da Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren bigarren edizioan izena emateko epea

Atzealdea

Ireki da Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren bigarren edizioan izena emateko epea

Profesionalentzako prestakuntza

Ireki da Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren bigarren edizioan izena emateko epea

Ekainaren 5era arteko epea izango dute parte-hartzaileek inskripzioa online egiteko. Titulu honen helburua da euskal kulturak bizi dituen maila askotako desafioei erantzuteko kultur eragileak prestatzea.

2024·03·12

$titulo.getData()


Lehen edizioa martxan dela, bigarrenerako inskripzioa irekita dago Euskal Kulturaren Eragiletzan masterrean. 2024ko ekainaren 5era arte egongo da irekita masterrerako izen-ematea: 

Eragileak prestatzeko masterra

Euskal kulturak maila askotako desafioak bizi ditu; horiei erantzuteko gai izango diren eragileak formatzea da Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren helburua. Eragile horiek jardungo dira arlo profesionalean nahiz ez-profesionalean, bai hezkuntza arautuan edota hezkuntza araututik kanpo, tokian tokiko kultura eragiletzan edota udal eta erakunde publikoetan.

 

Euskal kulturaren galdegaiak

Gaiak modu sakonean landuta eta metodologia aktiboak erabilita, euskal kulturaren galdegai eta problematikei heltzen die masterraren programak. Orain arte eragiletzan egin denetik harago, euskal kulturaren erronketan buru-belarri aritzen dira masterreko parte-hartzaileak: nola antolatu daitekeen kulturgintzaren transmisio ganorazkoa hezkuntza arautuan, nola berregin herrietako eragiletza kulturaren arloan, zer oinarritatik hobetu euskal kulturgintzaren inguruko udal-politika publikoak, komunikazio-lanak edota ikerketa-bideak…

 

Masterrean parte hartuko dute, beste erakunde batzuen artean, Udako Euskal Unibertsitateak, Eusko Ikaskuntzak eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek.

 

Prezioa eta antolaketa

Bigarren edizioan ere diru-laguntzak emango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horri esker, masterrak 4.800€ prezioa izango du. Horrez gain, parte-hartzaileek FUNDAEren %100eko hobaria jaso dezakete. Modalitate erdi-presentzialean egiten da masterra, eta saio presentzialak Eskoriatzako campusean egingo dira, asteazken arratsaldetan (18:00-21:00).

 

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

600 02 27 20