‘Euskal kultura gaur eta bihar’ jardunaldiaren laugarren edizioa Aretxabaletan egingo da, otsailaren 25ean eta 26an

Atzealdea

‘Euskal kultura gaur eta bihar’ jardunaldiaren laugarren edizioa Aretxabaletan egingo da, otsailaren 25ean eta 26an

Jardunaldia

‘Euskal kultura gaur eta bihar’ jardunaldiaren laugarren edizioa Aretxabaletan egingo da, otsailaren 25ean eta 26an

2026·01·27

2026ko otsailaren 25ean eta 26an, ‘Euskal kultura gaur eta bihar’ jardunaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. IdeiEnea aretoan izango da jardunaldia. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu du jardunaldia, UEUrekin partaidetzan.

 

Jardunaldiaren helburua euskal kulturaren egoeraren eta erronken inguruan hausnartzea da. Izan ere, jardunaldiaren lehen egunean, astezkenean, hezkuntzan euskal kulturaren egoera izango dute eztabaidagai parte-hartzaileek. Ostegunean, berriz, Kultur eta Sormen Industrien egoeran eta erronketan sakonduko dute hizlariek.

 

Kultura, fakultatearen 50. urteurreneko otsaileko egitarauaren ardatza

Aurten 50. urteurrena ospatzen ari da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, eta urte osoko egitaraua antolatu du hori ospatzeko, ikasketetan eta ikerketan lantzen diren arloetan banatuta: kultura izango da otsaileko gai nagusia.

 

Ikasketetan, ikerketan zein transferentzian fakultatearen gai ardatzetako bat da kultura; eskaintza akademikoan ere leku berezia du euskal kulturak. Bederatzi ikasturtez egin zen Euskal kulturgintzaren transmisioan Aditu Diploma, eta hazi hartatik sortu zen dagoneko hirugarrenez martxan den Euskal Kulturaren Eragiletza Masterra. Euskal kulturaren galdera eta beharrizan konkretuei erantzunez, arlo desberdinetan euskal kulturaren eragileak formatzea da masterraren helburua. Kultur eta Sormen Industrietan aritzeko propio prestatutako profesionalak prestatzeko Kultur eta Sormen Industriak gradua ere abian jarri du fakultateak 2025-2026 ikasturtean. Euskal Herriko testuingurua ezagututa, eta nazioarteko esperientzia eskuratuta, bitartekaritzan eta ikusizko arteetan, modan eta diseinuan edo musikan eta eszenan espezializatzeko aukera dute ikasleek.

 

Euskal Kulturaren Eragiletza Masterreko emaitzak

Gainerako hizlariekin batera, egitarauan parte hartuko dute Euskal Kulturaren Eragiletza Masterreko hainbat ikasle ohik, Master Bukaerako Lanetan egindako ikerketa-lanak eta proposamenak aurkeztuz. Hain zuzen ere, kultur ekitaldien programazioarekin eta kultur eskaintzarekin lotutako lanak izango dira.

Jardunaldia irekia eta doakoa da, baina interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena, otsailaren 20a baino lehen. Bi egunetarako zein egun bakarrerako eman daiteke izena.

Otsailaren 25a, asteazkena

09:00 Ongietorria 

09:15 ‘Etorkizuneko irakasleak euskal kulturan formatzen’. Ibai Iztueta eta Idurre Alonso 

10:15 ‘Sormena hezkuntzan, kultura biziberritzeko arnas’. Arantxa Hirigoien, Izaskun Eguilegor, Olaia Miranda eta Eider Perez. Moderatzailea: Onintza Etxebeste

11:30 Atsedena. Kafea

12:00 ‘Herri-kultura Hezkuntzan: edukiak, balioak eta jarrera’. Oier Araolaza, Mikel Artola, Haritz Garmendia. Moderatzailea: Jon Sarasua  

13:30 Etena

15:00 ‘Herri zapaldu baten kulturaren transmisioa Hezkuntzan; Kataluniako begirada’. Júlia Ojeda. Aurkezlea: Cira Crespo

15:45 ‘Euskal pentsamendua: aurrera begira zer?’. Ana Urkiza, Markel Olano, Joseba Agirreazkuenaga, Iñaki Zabaleta. Moderatzailea: Jon Mentxakatorre

17:15 Kantaldia: June Iraola eta Olaia Castro

Otsailaren 26a, osteguna

09:00 ‘Euskal kultura “salgai”?’. Jon Basaguren, Amets Aznarez, Iñigo Etxezarreta eta Aitor Servier. Moderatzailea: Sara Iriarte

10:30 Elkarrizketa: Ximun Fuchs Elkarrizketatzailea: Ane Zuazubiskar

11:30 Atsedena. Kafea

12:00 Mahai-ingurua. ‘Zein da Euskal Herriko musikagintzaren argazkia?’ Thierry Biscary, Anne-Lise Arnaud, Ruth Manzano (Musika Bulegoa) eta Koldo Otamendi. Moderatzailea: Arkaitz Biain

13:30 Etena

15:00 ‘Kultura-politikak eta herri-ekimenak’. Johañe Etxebeste, Karmelo Landa, Jaime Otamendi eta Agurtzane Aizpuru. Moderatzailea: Eneko Bidegain

16:15 ‘Programazio nazionalerako bideak’. Naroa Etxeberria eta Asier Galarza

16:45 ‘Aiaraldea Ekintza Faktoriaren kultur eskaintza’. Maider Ramirez eta Arkaitz Uranga

17:45 Bakarrizketa: Idoia Torregarai


Unibertsitatea baino gehiago gara