‘Euskal kultura gaur eta bihar’ jardunaldiaren laugarren edizioa egin da IdeiEnean

Atzealdea

‘Euskal kultura gaur eta bihar’ jardunaldiaren laugarren edizioa egin da IdeiEnean

Jardunaldia

‘Euskal kultura gaur eta bihar’ jardunaldiaren laugarren edizioa egin da IdeiEnean

Euskal kulturaren egoera edota sormenak eta herri-kulturak hezkuntzan daukaten garrantziaren inguruan hausnartu dute aurtengo jardunaldian.

2026·02·26

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusa euskal kulturaren egoeraren hausnartzeko gunea izan da, bi egunez luzatu den ‘Euskal kultura gaur eta bihar’ jardunaldiaren laugarren edizioarekin.

 

Izan ere, IdeiEnean egindako jardunaldian euskal kulturaz, pentsamenduaz edota sormenak eta herri-kulturak hezkuntzan daukaten garrantziaren inguruan eztabaidatu da. 

 

Jardunaldiaren helburua euskal kulturaren egoeraren eta erronken inguruan hausnartzea izan da. Hain zuzen ere, jardunaldiaren lehen egunean, astezkenean, hezkuntzan euskal kulturaren egoera izan da eztabaidagai; ostegunean, berriz, Kultur eta Sormen Industrien erronkak izan dira hizpide.

 

 

Kultura, fakultatearen 50. urteurreneko otsaileko egitarauaren ardatza

Jardunaldia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 50. urteurreneko programaren barnean kokatu da. Izan ere, otsaileko egitarauaren hizpidea kultura izan da. Arlo horrek, hain zuzen ere, fakultatearen ikasketetan, ikerketan eta transferentzian gai ardatzetako bat da. Horren erakusle fakultateak eskaintzen duen Euskal Kulturaren Eragiletza Masterra edota Kultur eta Sormen Industriak gradua.

 

Euskal Kulturaren Eragiletza Masterreko emaitzak

Hitzaldi eta eztabaidetaz gain, jardunaldian Euskal Kulturaren Eragiletza Masterreko hainbat ikasle ohik Master Bukaerako Lanetan egindako ikerketa-lanak eta proposamenak aurkeztu dituzte. Hain zuzen ere, kultur ekitaldien programazioarekin eta kultur eskaintzarekin lotutako lanak izan dira.

 

Jardunaldia irekia izan da eta BERRIA hedabide babeslea izan da.

 

Jardunaldiaren argazkiak

 

Euskal kultura gaur eta bihar 2026

Unibertsitatea baino gehiago gara