myGADEko lehenengo mailako ikasleak “Basque companies abroad” nazioarteko programan parte hartu dute

Atzealdea

myGADEko lehenengo mailako ikasleak “Basque companies abroad” nazioarteko programan parte hartu dute

Nazioarteratzea

myGADEko lehenengo mailako ikasleak “Basque companies abroad” nazioarteko programan parte hartu dute

Hiru campusetako (Oñati, Bidasoa eta Bilbo) myGADEko lehenengo mailako ikasleak “Basque companies abroad” programa aurrera eraman dute urtarrilla bukaeran.

2020·02·06

$titulo.getData()


Hiru campusetako (Oñati, Bidasoa eta Bilbo) myGADEko lehenengo mailako ikasleak “Basque companies abroad” programa aurrera eraman dute urtarrilla bukaeran. Programa hau myGADEk nazioartekoatzearen inguruan dituen helburuak betetzeko txertatzen da, ain zuzen ikasleak mentalitate ireki bat izateko eta Europako enpresen errealitatea ezagutzen joateko.

Horretarako honako herrialdetara bidaiatu dute ikasle talde desberdinek: Erresuma Batua(Londres, Birmingham), Chequia(Praga), Alemania(Munich, Dusseldorf, Berlin, Frankfurt). Esperientzia honetan beste campusetako kideak ezagutzeko aukera izan dute, izan ere, talde guztiak campus desberdinetako ikasleaz osaturik egon dira eta beti ere irakasle bat izan dute bidelagun bere bidaia osoan zehar.

Aste betean zehar hainbat enpresa bisitak izan dituzte beraien programaren barnean, beti ere herrialde bakoitzera egokituta, bai hemengo enpresak dituzten filialak bisitatuz edota bertako beste egoera batzuk aztertuz edota hitzaldiak jasoz;  tokian tokiko enpresak, sektoreak eta azken finean bertako ekonomiaren giltzarriak ulertu ahal izateko aukera izan dute. Aldi berean ezagutzetaz gain hainbat ezaugarri personal garatzeko ere balio izan die lehen bidai honek. Graduko datozen urteetan dituzten beste hainbat nazioarteko esperientzien hasiera izan da honako hau.

Talde guztien argazkiak hemen: 

https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/albums/72157712816648418