myGADEko ikasleak bugaMAP Business Game ospetsuaren estatuko finalera iritsi dira
myGADEko ikasleak bugaMAP Business Game ospetsuaren estatuko finalera iritsi dira
myGADEko ikasleak bugaMAP Business Game ospetsuaren estatuko finalera iritsi dira
Iraia Urrutia, Libe Millet, Daniel Tamés, Araitz Barrena eta Elene Ruiz de Eguino datorren martxoaren 6an Madrilen lehiatuko dira estatu mailako titulua eskuratzeko

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko talentuak berriro ere distira egin du estatu mailako panoraman. Iruneko campuseko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (myGADE) bost ikaslez osatutako taldea bugaMAP 2025-2026 Unibertsitate arteko Txapelketako final handira sailkatu da.
2025eko urria eta abendua bitartean jokatutako sailkapen fase oso lehiakorra gainditu ondoren, Iraia Urrutia, Libe Millet, Daniel Tamés, Araitz Barrena eta Elene Ruiz de Eguino ikasleek osatutako taldea Espainiako lau talde onenen artean kokatu da.
Erronka: aseguru-etxe bat denbora errealean kudeatzea
bugaMAP (MAPFRE business game) enpresa-estrategiako simulagailu bat da, eta ikasleek aseguru-konpainia baten emaitzak hobetzeko erabaki kritikoak hartu behar dituzte. Sailkapen fasean “Ez-Bizitza / No Vida” aseguruak kudeatu zituzten; Madrilgo final handian, ordea, erronka handiagoa izango da: bugaMAP VIDA simulazioari aurre egin beharko diote.
Maila honetara iristeko, Mondragon Unibertsitateko ordezkariek honako hauek egin behar izan dituzte:
- Aseguru-merkatuaren aldagai ekonomiko konplexuak aztertu.
- Presiopean erabaki estrategikoak adostu, euren konpainiaren akzioaren balioa maximizatzeko.
- Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren zerrendako unibertsitateetako taldeekin lehiatu.
Talentuari eta estrategiari sariak
Finala Madrilgo Fundación MAPFREren egoitzan jokatuko da. Aitorpen akademikoaz eta diploma egiaztagarriaz gain, talde irabazleak honako hauek jasoko ditu:
Unibertsitatearentzat oroigarri-saria.
Amazon opari-txartelak, 300 eurokoak, taldeko bost kideentzat eta haien irakasle tutorearentzat.
Enpresagintza Fakultateak talde honen ahalegina balioan jarri nahi du; izan ere, Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-eredua islatzen du, ezagutza praktikan aplikatzean eta lankidetza-lanean oinarritua.
Zorte on Madrilen ekipo!
