Ingeniaritza mekanikoko ikasleak AVS Next enpresara bisita

Atzealdea

Ingeniaritza mekanikoko ikasleak AVS Next enpresara bisita

BISITA

Ingeniaritza mekanikoko ikasleak AVS Next enpresara bisita

Sektore aeroespazialerako osagaiak garatzen dituzte euskal enpresa honetan eta iaz satelite bat ipini zuten orbitan

2025·06·06

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko graduko 3.mailako ikasleek AVS enpresako Gasteizko instalazioak bisitatu zituzten maiatzak 29 eta 30ean. Sektore aeroespazialerako lan egiten duen enpresa honek mundu mailako erreferentzialtasuna du, eta 2024an orbitan ipini zuten LUR-1 satelitea, %100ean Euskadin garatu dutena.

Bisitan, ikasleek aukera izan zuten ezagutzeko zein motatako lanak egin ditzaken ingeniari mekaniko batek sektore aeroespazialean. Zehazki, gertutik ikusi zuten nolakoak diren espazioa ikertzeko ekipo mekanikoak (sateliteak eta rover-ak besteak beste), eta gailu hauek gainditu behar dituzten erronka tekniko eta teknologiak ere mintzagai izan ziren.

Ingeniaritza Mekanikoa

Arrasate eta Goierriko campusetan eskaintzen du Mondragon Unibertsitateak Ingeniaritza Mekanikoa gradua. Askotariko makina eta ekipamenduak diseinatzeko eta garatzeko prestatzen dira ingeniari hauek eta ezagutza zabala jasotzen dute hainbat gaietan: diseinu mekanikoa, makina eta mekanismoen kalkulua eta kalkulu estrukturala, materialak eta fabrikazio, prozesuak, fluidomekanika, termodinamika eta bero transferentzia, kalitatea eta eragingailu elektrikoak/pneumatikoak eta hidraulikoak, besteak beste. Horregatik, industrian oso eskaera altua duen profila da.

Ikasleek lana eta ikasketak uztartzeko aukera dute programa dualaren bitartez (ordaindutako praktiken bitartez). Ikasle guztiek egiten dute gradu bukaerako lana enpresan eta nahi duten ikasleek atzerrira joateko aukera ere badute.