Indar enpresa bisitatu dute Energiaren ingeniaritzako ikasleek
Indar enpresa bisitatu dute Energiaren ingeniaritzako ikasleek
Indar enpresa bisitatu dute Energiaren ingeniaritzako ikasleek
Energiaren alorrean sektore askotan egiten duten lan: energia eolikoa, eguzki energia, sare elektrikoa, biltegiratzea, itsasontzigintza, trenbideak, hidrogenoa…
Energiaren Ingeniaritzako 1.mailako ikasleek Indar enpresa bisitatu dute, Ingeteam enpresa taldearen barnean kokatzen dena hain zuzen. Energia eta elektronika alorreko enpresa talde handi honek 3.500 langile ditu eta hainbat sektoretan lan egiten du: energia eolikoa, panel fotovoltaikoak, sare elektrikoa, energiaren biltegiratzea, itsasontzigintza, trenak, hidrogenoa, siderurgia…
Bisitaren hasieran I+G ingeniariek Indarren lan ildo nagusiak partekatu zituzten ikasleekin, ingeniari profil desberdinen garrantzia azpimarratuz. Ondoren ekoizpen-planta bisitatu zuten eta hainbat produktuen fabrikazio prozesua ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek, besteak beste, sorgailuak turbina eolikoentzat eta zentral hidroelektrikoentzat, eta ponpa erraldoiak.
1. mailako Energia eta iraunkortasuna ikasgaiaren helburu bat energiaren ingeniarien eginkizunak zeintzuk diren erakustea da eta bisita honek energiaren ingeniari baten lana ezagutzeko aukera ezin hobea eskaini zuen.
Ingeteam taldea eta Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultatearen arteko harremana aspalditik dator, hamarkadak daramatzagu berrikuntza eta ikerketa proiektuak elkarrekin garatzen, eta gure ikasleek maiz izaten dute bertan ikasketa duala egiteko aukera (gradu zein masterretan). Ondorioz, gaur egungo langileetako hainbat Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza ikasleak izandakoak dira.
Energiaren Ingeniaritza Gradua
Galarretako campusean (Orona Ideo) eskaintzen da Energiaren Ingeniaritza Gradua eta energiaren balio kate osoa lantzen da: sorkuntza berriztagarria eta tradizionala, garraioa, kontrolerako gailuak, kontsumo efizientea, biltegiratzea etab.
Ikasleeek programa dualean parte hartzeko dute (ordaindutako praktikak) eta atzerriko egonaldiak egiteko aukera ere badute. Punta puntako instalazio eta laborategiak erabiltzeko aukera ere eskaintzen du campus honek.
Trantsizio energetikoa ate ugari irekitzen ari da perfil hauetako ingeniariei: ibilgailu elektrikoaren garapena eta hauentzako karga instalazioak eraikitzea, eraikuntzen efizientzia, berriztagarrien instalazioa, sare elektrikoaren egokitzapenak… Horregatik, oso enplegagarritasun tasa altua duen gradua da.