Energia Sistema Adimendunak masterreko ikasle eta irakasleek Mathworks enpresarekin elkarlana hasiko dute material didaktikoa sortzeko

Atzealdea

Energia Sistema Adimendunak masterreko ikasle eta irakasleek Mathworks enpresarekin elkarlana hasiko dute material didaktikoa sortzeko

ELKARLANA

Energia Sistema Adimendunak masterreko ikasle eta irakasleek Mathworks enpresarekin elkarlana hasiko dute material didaktikoa sortzeko

MathWorks-ek, ingeniarientzat eta zientifikoentzat kalkulu matematikoak egiteko softwarearen garapenean liderra den enpresak, ikas-materiala garatzeko programa bat du. Mondragon Unibertsitateak programa horretan parte hartuko du ereduetan oinarritutako sistemen garapena lantzeko ikas-materiala sortzeko helburuarekin.

2022·07·05

$titulo.getData()


MathWorks-en ikas-materiala garatzeko programak material didaktikoa sortzeko laguntza eskaintzen die unibertsitateei. Programa honen barruan, dirulaguntza bat eman dio Mondragon Unibertsitateari masterreko ikasgaien materiala garatzeko. Aldi berean, material hau ikusgai egongo da MathWorks-eko webgunean.

Energia Sistema Adimendunak masterrak, beste gaien artean, ereduetan oinarritutako diseinuaren ezagutzak landuko ditu. Esparru honetan, MATLAB & Simulink-en softwarea erreferente bihurtu da, irakaskuntzan, ikerketan eta baita enpresetan ere.

Konkretuki, ikasle baten urteko osoko beka eta gainbegiraketa egingo duen irakasle bat finantziatuko ditu MathWorks-ek. Amaieran, ereduetan oinarritutako sistemen garapen eta balidazioaren inguruko gaiak MATLAB & Simulink-en irakasteko erreminta berri sorta bat izango du emaitza kolaborazioak.

MathWorks-i buruz

MathWorks enpresa aitzindaria da kalkulu matematikoko softwarearen garapenean. MATLAB, ingeniari eta zientzialarien hizkuntza, algoritmoak garatzeko, datuak aztertzeko, bistaratzeko eta zenbakizko kalkulua egiteko programazio ingurunea da. Simulink bloke-diagramen ingurune bat da, domeinu anitzeko eta txertatutako ingeniaritza-sistemen simulaziorako eta ereduetan oinarritutako diseinurako egina. Mundu osoko ingeniari eta zientzialariek konfiantza dute produktu horietan, hainbat sektoretako aurkikuntza-, berrikuntza- eta garapen-prozesua azkartzeko: aeroespaziala, automobilgintza, komunikazioak, elektronika, automatizazio industriala eta beste asko. MATLAB eta Simulink ere funtsezko tresnak dira mundu osoko unibertsitate eta ikastetxeetan irakaskuntzarako eta ikerketarako. 1984an sortu zen, eta egoitza Natick, Massachusetts, AEB-etan du. MathWorks enpresak 5.000 langile baino gehiago ditu 16 herrialdetan. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu mathworks.com.