Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleak ADDIT3D ferian izan dira

Atzera

Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleak ADDIT3D ferian izan dira

BISITA

Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleak ADDIT3D ferian izan dira

ADDIT3D Estatuko feria profesional bakarra da 4.0 Industria Fabrikazio Gehigarria eta 3D Inpresioarekin erlazionatzen dituena.

2019·06·12

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleak Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) ospatutako ADDIT3D ferian izan ziren ekainaren 5ean. Ekitaldia informazio ekintza interesgarria izan da ikasleek teknologia berriak ezagutzeko, merkatuaren egoera aztertzeko, etorkizuneko joerak ikusteko, eta baita internazionalizazio eta promozio aukera desberdinen berri jasotzeko ere.  

Osasunaren sektorean, teknologia gehigarriak soluzio berrientzat egokiak direla ikusi da, eta hortaz, feriarako bisitak etorkizuneko joerak ezagutzeko balio izan du. Bertan ikasleek enpresa ezberdinek aurkeztutako stand-ak ikusteko aukera izan dute,  baita inprimagailu, bioinprimagailu, electrospinning teknologia eta hauen aplikazioak ezagutzeko aukera ere.

Teknologia gehigarria eta ADDIT3D

Teknologia gehigarriak azkar ari da garatzen, eta bere onura, fabrikazio prozesu tradizionalen integrazioa eta erabileraren emaitzaren inguruko galdera asko sortarazten ditu.

Testuinguru honetan, ADDIT3D teknologia berrietan oinarritutako piezen, materialen, software-aren eta diseinu eta CAM konponbideen aplikazioen bilaketarako nabarmentzen den espazioa da.