Espainiako Unibertsitate Kirol Txapelketen amaiera
Espainiako Unibertsitate Kirol Txapelketen amaiera
Espainiako Unibertsitate Kirol Txapelketen amaiera
Gizonezkoen saskibaloi taldea izan da gure azken ordezkaritza
Pasa den asteburuan amaitu dira Espainiako Unibertsitate arteko Kirol Txapelketak, saskibaloi jokamoldearekin. Gure gizonezkoen saskibaloi taldea izan da Mondragon Unibertsitateko azken ordezkaria. Taldekako fasea gainditu ezin izan zuten arren, taldeak ongi lehiatu zuen eta kideak gustora geratu ziren emandako mailarekin. Behin Madril-en izanda, denbora libreaz gozatzeko aukera ere izan zuten.
Hauek izan dira saskibaloi taldea osatu duten ikasleak: Alvaro Martin Urquia, Erik Aranzabal Kortejarena, Unai Conde Lakuntza, Aritz Balerdi Aguirre, Josu Gurrutxaga Artola, Oihan Fernandez Goenaga, Eneko Errasti Uranga, Ioritz Zarrabeitia Katarain, Beñat Etxeberria Agirrezabala, Danel Martin Zubeldia y Urko Perez Sanz. Emaitzak ikusgai.
Plazer bat izan da esperientzia hau zuekin partekatu izana! Ea ba datorren ikasturtean errepikatzerik dugun!
Hemen gure aurtengo ordezkaritza, Madril-en antolatuko diren CEU 2025 txapelketatan:
- HIPIKA - Ane Aizpuru Ruiloba (3.postuan berdinduta amaitu zuen)
- IGERIKETA - Urko Zugazaga Garagalza eta Pablo Espejo Martin
- TAEKWONDO - Irati Irigoyen Crespo
- ATLETISMOA - Ane Marquez Vazquez eta Imanol Astorga Goitia
- TRIATLOIA - Aratz Urkola Montoya eta Haritz Iturzaeta Oiartzabal
Eskerrik asko denoi eta datorren ikasturte arte!