Enpresa kooperatiboen kudeaketari buruzko espezializazio ikastaroa

Atzealdea

Enpresa kooperatiboen kudeaketari buruzko espezializazio ikastaroa

Kooperatibigintza

Enpresa kooperatiboen kudeaketari buruzko espezializazio ikastaroa

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Konfekoopek Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Espezializatzeko Ikastaroaren 13. edizioa antolatu dute

2021·02·11

$titulo.getData()


Ikastaroaren helburua kooperatiben lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten kudeaketa-teknika eta tresnetan gaitzea da.

Programa hainbat profesionalentzat zuzenduta dago:

  • Kudeaketan erantzukizunak dituzten profesionalak, kudeaketa-teknikak eta tresnak eguneratu behar dituztenak.
  • Profil teknikoak, enpresa bere eremuetatik hobeto ulertzen lagunduko dieten gaitasunez hornitu behar direnak.
  • Ekintzaile berriak, ekintzailetza kooperatiboan dabiltzanak eta enpresa horiek kudeatzeko tresnak behar dituztenak.

Programak hainbat gairi buruzko ezagutzak biltzen ditu, hala nola Estrategia, Marketina, Berrikuntza, Finantza Kudeaketa, Lidergoa eta Zuzendaritza Trebetasunak.

Halaber, Azken Lan Aplikatu bat ere badu, programan landutako berrikuntza edo tresnaren bat kooperatiban ezartzeko.

Prestakuntza-programa 4 hilabetekoa izango da, eta martxoaren 1ean hasiko da. Astelehenetan eta asteazkenetan emango da, 15:00etatik 19:00etara, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako Oñatiko campusean.

Azkenik, nabarmendu behar da programa Konfekoopera federatutako kooperatiba guztientzat finantzatuta dagoela.

Informazioa eta izen-emateak:

Konfekoop: Tel.: 945122050 / konfekoop@konfekoop.coop