Aurrera doa Mondragon Unibertsitatearen ordezkaritza Espainiako Unibertsitate txapelketetan
Aurrera doa Mondragon Unibertsitatearen ordezkaritza Espainiako Unibertsitate txapelketetan
Aurrera doa Mondragon Unibertsitatearen ordezkaritza Espainiako Unibertsitate txapelketetan
Asteburu honetan izan dira taekwondo eta atletismoko txapelketak eta hiru ikasle izan dira gure ordezkariak. Hurrengo, triatloi eta saskibaloiaren txanda izango da.
Urtero bezala, martxoa eta maiatza bitartean 2025eko Espainiako Unibertsitate txapelketak jokatzen ari dira. Aurtengoan, Madril autonomi erkidegoko unibertsitate ezberdinek antolatzen dituzte hauek, CSD-ren laguntzarekin.
Gure aldetik, banakako hainbat kiroletan hartuko dugu parte. Gure ordezkaritzarekin jarraituz, asteburu honetan, taekwondo eta atletismo jokamoldeetan izan gara.
- Taekwondoa. Alcalá de henares. Irati Irigoien Crespo. Emaitzak
- Atletismoa. Madrid. Ane Marquez Vazquez (400m-ko proban) eta Imanol Astorga Goitia (salto hirukoitza). Ver resultados
- Ordezkaritza izango dugun gainontzeko jokamoldeak: triatloia emakumen zein gizonetan eta gizonezkoen saskibaloia.
Txapelketen argazki eta bideo batzuk ikusgai dituzue gure bilduman.
Eskerrik asko Mondragon Unibertsitatearen izenean estatuko txapelketetan parte hartuko duzuen guztioi!!