Oñatin, Donostian eta Bilbon eskalada ikastaroak martxan
Oñatin, Donostian eta Bilbon eskalada ikastaroak martxan
Oñatin, Donostian eta Bilbon eskalada ikastaroak martxan
Parte hartzaileek modalitate hau ezagutu eta praktikatzeko aukera dute Oñatiko kiroldegiko, Pio Baroja eta PiuGaz-eko rokodromoetan.

Otsailean Oñatin, Donostian eta Bilbon hastapeneko eskalada ikastaroak jarri ditugu martxan.
Donostiako ikastaroa Fortunako kideen partetik Pio Baroja kiroldegian eskaintzen da eta guztira 6 ikaslek hartu dute parte. Bilboko ikastaroa PíuGaz kiroldegian eskaini da eta guztira 8 ikasle ari dira eta Oñatiko kiroldegian 4 ikasle dabiltza.
Ikastaro horien helburu nagusia boulder eta rokodromoan segurtasunez eskalatzea da.
Donostiako argazkiak , Bilboko argazkiak eta Oñatiko argazkiak ikusgai dituzue.
