Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 4.0 industrian kudeaketa eta ezarpen digitalerako workshopean parte hartuko du berriro

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 4.0 industrian kudeaketa eta ezarpen digitalerako workshopean parte hartuko du berriro

JARDUNALDIA

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 4.0 industrian kudeaketa eta ezarpen digitalerako workshopean parte hartuko du berriro

Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoak antolatutako jardunaldiaren IV. edizioak EUSKALIT, Sisteplant eta Mondragon Unibertsitatearen laguntza du.

2023·02·14

$titulo.getData()


Workshopak 4.0 Eraldaketari aurre egiteko eta erakundeetan fabrikazio aurreratua ezarri ahal izateko ikuspegi praktikoa emango du, ikuspegi bikoitz batetik:

  • Kudeaketa Aurreratua, estrategia, pertsonak, prozesuak eta teknologia txertatuko dituen kudeaketa garatzeko.
  • 4.0 industriako jarraibideak aplikatuz fabrikazio aurreratua praktikan nola ezarri zehazteko teknologia

Workshop-a fabrikan, ekoizpenean, eragiketetan, berrikuntzan, kalitatean eta industria enpresen mantenuan ardura duten profesionalei zuzenduta dago, baita prozesuan dauden edo Fabrikazio Aurreratuko proiektuak garatu nahi dituzten arlo horietako gerentzia eta lehen mailetako arduradunei ere.

1. saioa

Hausnarketa esparru bidez, ereduak eta kasuak, eta baita ikasketa dinamika aktiboak erakarriz ere, jardunaldi honen helburua da parte hartzaileek 4.0 eraldaketa baterako kudeaketaren funtsezko alderdiak lantzea, Gestio Aurreratuko Eredua oinarri hartuta.

2. saioa

Saio honek aukera ematen die parte hartzaileei beren ibilbide orria egiteko behar duten ezagutza eskuratzeko, honako hauen bidez:

  • Konpainia baten industria estrategiaren parte diren prozesu, fabrikazio teknologia, antolaketa, pertsona eta bideratzaile digitalei buruzko ikuspegi integrala.
  • Aplikazio kasu errealak hainbat industria ingurunetan.
  • Abiapuntua aztertzeko eta aukerak identifikatzeko metodo egituratua.

pdf

Deskargatu hemen jardunaldiari buruzko informazio osoa