Goi Eskola Politeknikoak parte hartzen duen Repro Light proiektu europearra LpS 2019 kongresuan egon da

Atzera

Goi Eskola Politeknikoak parte hartzen duen Repro Light proiektu europearra LpS 2019 kongresuan egon da

KONFERENTZIA

Goi Eskola Politeknikoak parte hartzen duen Repro Light proiektu europearra LpS 2019 kongresuan egon da

Led profesional Symposium (LpS) kongresu eta feria Europan liderrak diren argiztapen teknologiak izan ditu aztergai

2019·09·30

$titulo.getData()


Irailaren 24tik 26ra ospatu da Austriako Bregenz hirian LpS 2019 bilkura (9th International Lighting Technologies Event). Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ordezkariak bertan hartu dute parte Repro Light proiektu europarraren bitartez. Proiektuak stand bat eduki du kongresuan, eta Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroko (DBZ) lankideak bertan egon dira.  


Kongresuan bildu dira argiztapen teknologia berriak lantzen dituzten Europako enpresa eta erakunde liderrak. Herrialde desberdinetako adituek hainbat gai jorratu dituzte bertan, hala nola, barne eta kanpoko argiztapena, argiztapen sistemen ekoizpena, eraikin eta hiri adimenduen argiztapen praktika onak, argiztapenerako kontroleko tresnak… 


Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroko partaide den Ganix Lasa ikerlariak Repro-light - Following a User-centered design approach to develop the luminaire of the future lana aurkeztu du. Izan ere, ikerketa proiektuaren barnean etorkizuneko argiztapen aukerak definitzen ari dira pertsonetan oinarritutako diseinu ikuspegi batean oinarrituta. 

Repro Light proiekua

Repro-light proiektuak Europako industriaren LED argien eraldaketa bat abiaraztea du helburu. LED argi adimendunekin, balio funtzional handiko produktu pertsonalizatuak sortu nahi dira, fabrikazio kostu txikia dutenak eta ingurumenarekiko jasangarriak gainera. Halaber, material berritzaileak erabiliz eta kableak baztertuz arau tradizionalekin hautsi eta argi iraultzaren buru izan nahi du proiektuak.  

 

Repro-light ikerketa proiektua Europar Batasuneko H2020 markoan kokatzen da, 2017an hasi zuen ibilbidea eta 2020an bukatuko da.