Mondragon Unibertsitateko eskola politeknikoak ikerketan sexua eta generoa aldagaiak txertatzeari buruzko ikastaroak antolatu ditu martxo hasierarako

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko eskola politeknikoak ikerketan sexua eta generoa aldagaiak txertatzeari buruzko ikastaroak antolatu ditu martxo hasierarako

IKASTAROAK

Mondragon Unibertsitateko eskola politeknikoak ikerketan sexua eta generoa aldagaiak txertatzeari buruzko ikastaroak antolatu ditu martxo hasierarako

Capitolina Diaz Martinez izango da saioak zuzenduko dituena, Bruselan Europar Batasunaren aurrean Ordezkaritza Iraunkorrean Ikerketa kontseilaria izan den berdintasun arloko erreferentea, Berdintasun Ministerioko Enpleguko Berdintasunerako zuzendari nagusia eta Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteko presidentea, besteak beste.

2023·02·20

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko berdintasun taldeak ikerketan genero ikuspegia txertatzeari buruzko saio batzuk antolatu ditu. Genero dimentsioa bikaintasun adierazle garrantzitsu bihurtu da ikerketa proiektuetan. Urte askotan ikerketa prozesuan egiten ziren simulazio, prototipo eta testeoek soilik erabiltzaile gizon, europar eta gazte baten ezaugarriak hartzen zituzten kontuan. Horrek emaitza lerratuak eta pertsona guztien beharrei modu berean erantzuten ez dieten produktuak eta zerbitzuak zekartzan ondorio bezala. Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren lege berriak eta Europako Batzordeak Horizon Europa programan ikerketan genero berdintasunarekin lotutako alderdi horiek eta beste batzuk azpimarratzen dituzte.

Ikertzaileen kolektiboa kontzientziatzea funtsezkoa da, eta, horregatik, Goi Eskola Politeknikoko berdintasun taldeak ikertzaileei zuzendutako formazio saio batzuk antolatu ditu, bai unibertsitatekoak, bai inguruko enpresetakoak.

Saioak martxoaren 9an eta 10ean izango dira, formatu presentzialean, eta aldez aurretik izena eman behar da.

  • 1. saioa: Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren lege berriko genero alderdiei buruzko informazio saioa
    • Martxoak 9
    • 15: 30etik 17: 30era
    • Presentziala6211 gelan (Loramendi kalea 4, Arrasate)

Izen emateak hemen

  • 2. saioa: Ikerketan sexua eta generoa aldagaiak txertatzeko ikastaroa
    • Martxoak 10
    • 9: 00etatik 13: 00etara
    • Presentziala 5001 gelan(Loramendi kalea 4, Arrasate)

Izen emateak hemen

 

 

Capitolina Díaz Martínez

Capitolina Diaz Martinez Hezkuntza Soziologian, Generoaren Soziologian eta Gizarte Zientzien Metodologian espezializatutako soziologoa da.

  • Oviedoko Unibertsitateko Soziologia Departamentuko irakasle titularra izan da, eta Stanford (EUE), UAM (Mexiko), Moa (Kuba) eta El Comahue (Argentina) unibertsitateetako irakasle bisitaria ere izan zen.
  • 2006ko urtarriletik 2008ko otsailera Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Emakumeen eta Zientziaren Unitateko lehen zuzendaria izan zen.
  • 2008an Ikerketa kontseilaria izan zen Bruselan Europar Batasunean Espainiako Ordezkaritza Iraunkorrean, eta 2008ko abenduan Enpleguko Berdintasunerako zuzendari nagusi izendatu zuten Gobernuan.
  • Berdintasun Ministerioko Enpleguko Berdintasunerako zuzendari nagusia (2008-2010) eta Berdintasun Ministerioko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoko zuzendaria.
  • 2012ko abendutik Valentziako Unibertsitateko Soziologia Departamentuko irakaslea da Soziologia eta Antropologia Sozialeko departamentuan
  • 2013ko urritik 2016ko urrira Emakume Ikertzaileen eta Teknologoen Elkarteko presidente izan zen.