ERREKA kooperatibak bat egin du HIREKINen ekintzailetza teknologikoa sustatzearekin

Atzealdea

ERREKA kooperatibak bat egin du HIREKINen ekintzailetza teknologikoa sustatzearekin

EKINTZAILETZA

ERREKA kooperatibak bat egin du HIREKINen ekintzailetza teknologikoa sustatzearekin

Kooperatibak bere negozioen erronka teknologikoak proposatuko ditu, ikasleek barne-ekintzailetza edo dibertsifikazio bihur daitezkeen berrikuntzak garatu ditzaten

2025·06·10

$titulo.getData()


HIREKIN Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak lideratzen duen zentro berria da. Bertan ekintzailetza eta barne-ekintzailetza industrial eta teknologiko jasangarria sustatzen da enpresa, ekintzaile, ikertzaile eta ikasleen diziplinarteko lankidetza indartuz. Zentroa Arrasaten dago eta hainbat enpresa laguntzaileren babesa du. Zerrenda horretara erakunde bat sartu berri da, ERREKA kooperatiba hain zuzen ere.

Lankidetza horri esker, ERREKAk bere negozioetako erronka teknologikoak jarriko ditu mahai gainean ekintzailetza eta berrikuntzaren inguruko interesa duten ikasleek landu ditzaten. Ikasle hauek irtenbideak identifikatu beharko dituzte, proposamenak garatu eta aplikatu, ondoren ebaluatu eta aurrera egin edo ez baloratzeko. Prozesuaren helburu nagusia dibertsifikazio jarduera berriak, negozio-lerro berriak eta barne-ekintzailetza sustatzea direlarik. Unibertsitatea eta kooperatibaren arten lankidetza honek bat egiten du ERREKAren konpromisoarekin inguruarekiko erantzukizuna gauzatzeko eta kalitatezko enplegua sortzen laguntzeko, pertsonak erdigunean jarriaz.

Gaur egun, HIREKINen erakunde laguntzaile nagusiak Fagor, MONDRAGON Corporación, Orbea eta Erreka dira. Saiolan, GARAIA, Gaztenpresa, Galbaian eta Isea erakundeek ere parte hartzen dute HIREKINen inguruan sortutako ekintzailetza-ekosisteman.

Informazio gehiago hemen

 

Jarduera

ERREKA kooperatibak soluzio aurreratuak diseinatzen eta garatzen ditu hainbat sektoretarako, hala nola automobilgintza, osasuna, sarbideen kudeaketa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, barne-egitura kritikoak, meatzaritza eta aeronautika, besteak beste.

Produktuen katalogoak sarbide-sistema konektatuak, plastiko-injekzioa, lotura kritikoetarako irtenbideak, pertsonen mugikortasuna, gailu medikoetarako polimeroen osagaiak eta abar ditu.

Antzuolan egoitza duen kooperatibak 500 langile baino gehiago ditu eta 6 produkzio lantegi ditu Euskadin (3), Txekiar Errepublikan, Txinan eta Mexikon.