Erasmus + EE4M proiektuko urteko biltzarra
Erasmus + EE4M proiektuko urteko biltzarra
Erasmus + EE4M proiektuko urteko biltzarra
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan bildu dira elkargoa osatzen duten bazkideak proiektuaren jarraipena egiteko

Engineering Excellence for the Mobility Value Chain (EE4M) proiektuaren erronka da ingeniariak prestatzea mugikortasunak kudeaketaren balio-kate osoan sortu dituen erronketarako, lehengaietatik hasi eta birziklatzeraino. Izan ere, azken urteotan mugikortasunak eragin handia izan du Europako industrian eta hainbat faktore hiperdinamikok eragindakoa izan da: kontsumitzaileen portaeraren aldaketak, teknologia disruptiboak, deskarbonizazio-ekimenen beharrak, mugikortasun hiperlokalak etab. Hori dela eta, ezinbestekoa da ingeniaritzako trebakuntza profesionalizatzea, enpresek epe luzeko bermea eta arrakasta lortu dezaten.
Proiektu honek ikastaroak diseinatu eta garatzen ditu 4.0 eta 5.0 Industriek ekarri duten behar horrei erantzuteko. Askotariko moduluak garatzen ari dira, modulu presentzialak, online eta mistoak adibidez. Modulu horiek goi mailako heziketa zikloetan txertatzea da helburua, baita unibertsitate testuingurutan ere, mikrokredentzialen bitartez.
Testuinguru honetan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa helburu hauekin lerrokatutako formazio moduloak prestatzen ari da eta aurreikusten da etorkizunean eskaintzen dituen presakuntza programetan txertatzea.
2025eko biltzarra
Proiektuan parte hartzen duten 15 erakundeetako ordezkariak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko campusean egin zuten urteko bilkura. Bi eguneko topaketa honetan proiektuaren egoeraren analisia egin zen, eta ondorengo pausuak ere zehaztu ziren. Austria, Grezia eta Italiatik bertaratu ziren ia 20 partaidek positiboki baloratu dute biltzarra, bai proietuari dagokionean, baita unibertsitatea zein lurraldea ezagutzeko eduki duten aukeragatik ere.
Informazio gehiago:

The project EE4M is co-funded by the European ERASMUS-EDU-2022-PEX-COVE programme under the grant agreement No.101104549.
