Eragiten proiektua: lau urteko prestakuntza-prozesua Ikastolen Elkarteko hainbat ikastolarekin batera

Atzealdea

Eragiten proiektua: lau urteko prestakuntza-prozesua Ikastolen Elkarteko hainbat ikastolarekin batera

Prestakuntza

Eragiten proiektua: lau urteko prestakuntza-prozesua Ikastolen Elkarteko hainbat ikastolarekin batera

Bukatu da lau urte iraun duen prozesua, Eskoriatzako campusean maiatzaren 26an egindako mintegian.

2022·06·07

$titulo.getData()


Lau urte iraun du Ikastolen Elkarteak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarrekin abian jarritako Eragiten izeneko prestakuntza programak. Maiatza 26an eman zitzaion amaiera programari, Eskoriatzan egindako sarioarekin.

 

Formazioaren ardatza izan da irakasleen prestakuntza gogoetatsua sustatzea ikasleen euskararen erabileran eta kalitatean eragiteko. Eta horretan eragiteko palanka gisa, elkarrekintza didaktikoan sakondu da. 

 

Gelako elkarrekintza egoera errealak izan dira prozesuan zehar langai. Elkarrekintzak aztertu eta horiek emankorrago eta aberatsago egiteko estrategietan trebatzea eta hobekuntza proposamenak egitea izan da helburu nagusia, eta horretarako ikasleen zein irakasleen jardunaren azterketa erdigunean jarri da. 

 

Kaskadan antolatu da prozesua, beraz, prestakuntza zuzena ikastoletako hizkuntza proiektuaren arduradunak eta berarekin lan egin duten talde eragileko lagunek jaso dute, eta haiek kudeatu eta gidatu dute prozesu guztia haien ikastoletan. 


Proiektuan, ikastola hauek hartu dute parte: Abusu ikastola, San Nikolas ikastola, Betiko ikastola, Iñigo Aritza ikastola, Paz de Ziganda ikastola, Urretxu-Zumarraga ikastola, Elgoibar ikastola, Eguzkibegi ikastola, Txantxiku ikastola, San Fermin ikastola, Armentia ikastola, Ander Deuna ikastola, Anoeta ikastola eta Urretxindorra ikastola.