Talentua hizpide, Gipuzkoako 22 eragile bildu dira Aretxabaletako campusean

Atzera

Talentua hizpide, Gipuzkoako 22 eragile bildu dira Aretxabaletako campusean

IKERKETA

Talentua hizpide, Gipuzkoako 22 eragile bildu dira Aretxabaletako campusean

Bilkuraren helburua izan da talentuaren dimentsio desberdinak definitzea.

2019·10·31

$titulo.getData()


Talentua hizpide, pasa den urriaren 23an, enpresa eta erakunde desberdinetako 22 ordezkari bildu ziren Aretxabaletako campusean. Saioaren helburua zen parte-hartzaile guztien artean definitzea talentuaren dimentsio desberdinak. 

 

Saioa kokatu behar da hezkuntza eremuan talentua aztergai duen Eragin izeneko proiektuan. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak zuzentzen du proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako “Talentua eta ikaskuntza” deialdia baliatuta. 

 

Eragin proiektuaren bitartez, batetik, identifikatu nahi dira edozein eremuko profesionalek izan beharko lituzketen dimentsioak, eta, bestetik, aztertu gura da ezaugarri horien egoera hezkuntza erakundeetan ikasleen eta ikuspegi metodologikoaren ikuspegitik. Proiektuaren azken xedea da hezkuntza erakundeetan talentuaren dimentsioak sustatzen lagunduko duen gida bat sortzea.

 

Zehazki, bost fase izango ditu aurtengo egitasmoak:

  1. Talentuaren dimentsioen zehaztapena Gipuzkoako eragileekin batera (Aretxabaletako bileran egindako saioa).
  2. Talentuaren dimentsioak ebaluatzeko sistemaren definizioa. 
  3. Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitate eremuko ikasleen talentuaren dimentsioen egoeraren azterketa.
  4. Ikasleen talentuaren dimentsioak Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta unibertsitatean lantzeko moduaren analisia.
  5. Talentuaren dimentsioak hezkuntzan sustatzeko gida baten sorkuntza.
 

Aretxabaletako campusean egindako bilkuran parte hartu zuten Gipuzkoako sektore ezberdinetako ordezkariak. Beste batzuen artean, bileran ordezkatuta zeuden hurrengo esparruak: industria, kirola, hezkuntza, zientzia eta teknologia, osasuna, kultura, euskara, landa eremua, finantzak, sindikalismoa eta asmo sozialeko erakundeak. 

 

Partaide guztien artean, zehaztu zituzten gaur egungo eta etorkizuneko langileek izan beharreko ezaugarriak, talde lanerako, komunikaziorako, ziurgabetasun egoerak kudeatzeko eta sormenerako trebetasunak kasu.